Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lagun bat zauritu da lau ibilgailuren arteko istripuan, A-8an Zierbenan, Kantabriarako noranzkoan

Errepidea itxi behar izan dute Kantabriarako noranzkoan, eta auto-ilara batzuk sortu dira.Trafikoa inguruko bigarren mailako errepideetatik desbideratu dute, harik eta, 21:00ak inguruan errei bat zabaldu duten arte.

Lagun bat zauritu da A-8 errepidean, Zierbena parean, Kantabriarako noranzkoan, 20:00ak aldera izandako istripu batean.

Hiru autok eta kamioi batek talka egin dute, Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera.

Errepidea itxi behar izan dute Kantabriarako noranzkoan, eta auto-ilara batzuk sortu dira.

Trafikoa inguruko bigarren mailako errepideetatik desbideratu dute, harik eta, 21:00ak inguruan errei bat zabaldu duten arte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X