SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek kalte handiak eragin ditu Amezketako enpresa batean

Ola auzoan dagoen lantegi batean piztu da sua, 08:30 inguruan, eta bertaratu diren suhiltzaileek esan dutenez, kalteak handiak izan daitezke. Suak eraikina "erabat hartuta" duela jakinarazi dute.
20240109105256_amezketa-sutea_
18:00 - 20:00
Sute batek kalte handiak eragin ditu Amezketako enpresa batean

Sute bat piztu da gaur goizean Amezketako Ola auzoko enpresa batean. Gutxienez, hiru suhiltzaile talde bertan daude lanean, eta lehen informazioen arabera, kalteak handiak izan daitezke. Itzaltze lanetan ari diren suhiltzaileek sare-sozialetan esan dute "suak enpresa erabat hartuta" duela. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez, 08:30 inguruan piztu da sua. Inguruan aparkatuta zeuden zenbait ibilgailu erabat kiskalita geratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X