Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko justizia errestauratiboaren zerbitzuak epaiketa saihestu zuen iaz zigor auzien hiru laurdenean

Auzibidean dauden aldeen arteko Jaurlaritzaren doako bitartekaritza zerbitzua da, eta kasu gehienetan, adostasuna ahalbideratzen du, epaiketa saihestuta. Dibortzio eta banaketa kasuei dagokienez, auzien erdian baino gehiagoan itxi zuten akordioa.
Bi pertsona eskua estutzen.
Zerbitzuan bideratzen diren auzi gehienetan akordioa erdiesten da.

2023an EAEko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuak epaiketa saihestu zuen zigor auzien % 77an eta familia arloko kasuen % 54an, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gaur emandako datuen arabera.

Zerbitzuak organo judizialen eta herritarren arteko bitartekaritza eskaintzen du auzibide arrunta saihestu asmoz, eta kasu gehienetan, baita akordioa lortu ere. Halakoetan, Jaurlaritzaren teknikari aditu bat izaten da bitartekari, eta herritarrek epaiketaren kostua eta denbora aurrezten dituzte. Zerbitzua doakoa eta borondatezkoa da, eta 2018tik dago indarrean. 

Iazko datuak aztertuta, zigor arloko auzietan lortutako adostasun maila handia da nabarmentzekoa. Esparru honetan honako delituak eraman ohi dira zerbitzura: lesioak, kalteak, mehatxuak, iruzurrak, lapurretan eta jazarpen kasuak. Iaz itxitako 1.000 kasu pasatxotik (1.024) 525ean erabili zen bitartekaritza, eta 405ean akordioa lortu zuten aldeek. Hau da, kasuen % 77,14an. 

Auzibide zibil eta familia alorreko kasuetan ere aplikatu ohi da zerbitzua; hala nola, dibortzioetan eta banaketetan. Iazko datuei erreparatuta, itxitako 10 kasutik ia 4tan (267tik 101) jo zuten zerbitzura, eta hemen ere akordioa izan zen nagusi: auzien erdian baino gehiagoan lortu zen adostasuna (% 54,46). 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X