IKERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zahartze "neurrigabea" Euskadin: dagoeneko 169 adineko daude 100 adingabeko

Adecco Fundazioak jasotzen duenez, zahartze-tasak beste gorakada bat izan zuen 2023an, % 169,8ra iritsi arte.
orain-default-image

Euskadi zahartze prozesu "neurrigabe" batean murgilduta dago, eta markak hautsi ditu; izan ere, 64 urtetik gorako 169 pertsona daude 16 urtetik beherako 100 pertsonako.

Adecco Fundazioak jasotzen duenez, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, zahartze-tasak beste gorakada bat izan zuen 2023an, % 169,8ra iritsi arte, Estatukoa baino askoz handiagoa (% 137,3): hau da, Espainian 64 urtetik gorako 137 pertsona daude 16 urtetik beherako 100 pertsonako.

Euskadi Espainiako Estatuan zahartze handiena duen bosgarren erkidegoa da, Asturias, Galizia, Gaztela-Leon eta Kantabriaren atzetik.

2023ko zahartze portzentajea 4,7 puntu hazi da Euskadin 2022koaren aldean, orduan % 165,1ekoa baitzen, eta duela hamarkada bat baino 32,3 puntu handiagoa da, orduan % 137,5ekoa baitzen.

Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak du Euskadiko zahartze-indizerik altuena, % 181,2; Gipuzkoak % 163,5 du eta Arabak % 148.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X