Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
MOBILIZAZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona kalera atera dira Estatu osoan txakurrekin egiten den ehiza amaitzeko eskatzeko

20240204214232_bilbao-perros-caza-manifestacion_
18:00 - 20:00
Milaka pertsona kalera atera dira Estatu osoan txakurrekin egiten den ehiza amaitzeko eskatzeko
Estatu osoko 47 hiritan izan dira manifestazioan, Bilbon tartean. Ehiza-jarduera amaitzea eta ehiza-txakurrak Animalien Ongizatearen Legean sartzea eskatu dute. Txakurren eskubideak aldarrikatu dituzte parte hartzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X