Bilboko Aireportuko bederatzi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte, lainoa tarteko
Behe laino itxia izan da gaur goizean, eta ondorioz, Bilboko Aireportuan lur hartu behar zuten bederatzi hegazkin ezinean ibili dira, eta azkenean, beste aireportu batzuetara bideratu dituzte.
Aenako iturrien arabera, hegazkinak arazo barik aireratu dira, baina lur hartzeko ikuspen arazo handiak izan dira. Hortaz, 10:30 arte Bilbora heldu behar ziren hegaldi guztiak beste aireportu batzuetara bideratu dituzte; bederatzi, guztira.
Santanderren lur hartu dute Madrildik zetozen bi hegazkinek eta Alacant, Palma, Bartzelona, Malaga eta Sevillatik zetozen beste zazpik. Bestalde, Tanger-Bilbo ibilbidea egiten zuenak Madrilen hartu du lur. Azkenik, Londresetik abiatu den bederatzigarren bat Biarritzera bidali dute.
11:00 aldera, Munichetik zetorren hegazkin batek lur hartu ahal izan du Loiun; hortaz, litekeena da egoera bere onera etortzea laster.