Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Alegia
Alegia. Argazkia: Jabier Landa

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 28, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Kalte zenbaketa denboralearen ostean: Azken eguneko prezipitazio iraunkorren ondorioz, uholdeak izan dira, zenbait ibaik gainezka egin dutelako, baita luiziak eta zenbait errepidetan ur-putzuak ere. Atzokoan, Gipuzkoan, Gasteizen, Iruñean eta Cadagua ibaian (Bizkaia) egon zen jarrita arreta. Eguerditik aurrera, mailak egonkortu egin ziren, eta jaisten hasi ziren, Oria ibaiaren arroan izan ezik, bertan denbora gehiago behar izan baitzen egoera normalizatzeko.

-Pablo Gonzalez: Pablo Gonzalez kazetariak bi urte bete ditu Polonian atxilotuta, eta elkarretaratzeak eta ekintzak antolatu dituzte hainbat hiritan, bere egoera salatzeko, errugabetasun-presuntzioa eskatzeko eta bidezko epaiketa aldarrikatzeko. Horietako bi, elkarretaratzeak biak, EITBren Miramongo (14:45) eta Bilboko (15:30) egoitzen aurrean izango dira, "2 urte bahituta. Justizia, giza eskubideak eta prentsa-askatasuna" lelopean.

-Gaztea Sariak: Orduak falta dira 2024ko Gaztea Sariei hasiera emateko. Asteazkenean, 18:00etan irekiko ditu ateak Euskalduna Urban Hallek, tiketak minutu gutxian agortu zituen publikoa hartzeko. Sari banaketa 19:00etan hasiko da, Ainhoa Vitoria eta Ibon Fernandezen eskutik. Gaua behar bezala ixteko, Gorka Urbizu izango da oholtza gainean, Hasiera bat diskoa aurkezten.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X