ZIBERDELITUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gero eta iruzur gehiago oporren erreserba egiterakoan: iaz bakarrik 334 salaketa jaso zituen Ertzaintzak

Ertzaintzak ohartarazi duenez, gero eta iruzur gehiago atzematen dira oporretako bizitokien erreserbak egiterakoan. Iruzur gehienak, erreserba egiten ari garela, web orritik kanpoko esteka bat erabiliz edo webgune faltsu baten bidez gertatzen dira.
ERRESERBAK IRUZURRAK
18:00 - 20:00
Adituek oporrak orrialde ofizialetan erreserbatzea eta ''pagotxez'' ez fidatzea gomendatzen dute

Ertzaintzak ohartarazi duenez, gero eta iruzur gehiago atzematen dira oporretako bizitokien erreserbak egiterakoan, Interneten. Iaz bakarrik 334 salaketa jarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, gehienak baimenik gabe egindako karguengatik. 

Iruzurren erdia, 117 guztira, erreserba egiten ari garela, web orritik kanpoko esteka bat erabiliz edo webgune faltsu baten bidez gertatu ziren. 

Ertzaintzak EITB Mediari zehaztu dionez, hauek dira iruzurrik ohikoenak oporren erreserbei dagokienez: jabetza faltsuen edo existitzen ez direnen iragarkietan sartzea, eskaintza "merkeegiak" onartzea, nortasuna ordeztea, datu pertsonalak eta finantzarioak lapurtzea edo webgune faltsuetara edo plataformatik kanpo ordaintzeko eskaeretara birbideratzea.

"Iruzurgileak saia daitezke bidaiariak konbentzitzen legezko erreserba-plataformatik kanpo ordainketak egin ditzagun, horrek prezio edo baldintza hobeak eskuratzea ahalbidetuko digula argudiatuz. Hala ere, iruzur baten alerta-seinale izan ohi da, legezko plataformek beren lekuan kudeatzen baitituzte transakzio guztiak ", adierazi du Ertzaintzak.

Ertzaintzak aholku sorta bat argitaratu du, oporrak erreserbatzen ari garenean iruzurrak sahiesteko. 

- Ez fidatu eskaintza susmagarri edo oso merkeekin

- Erreserba beti webgune ofizialean egin

- Alokatu nahi dugun etxearen puntuazioak eta erreseinak ondo begiratu eta egiaztatu

- Ez egin inoiz ordainiketarik erreserba-plataformatik kanpo

- Ez partekatu inoiz datu pertsonalik edo informazio finantzariorik webguneaz ziur ez bagaude

- Konexio seguruak erabili, eta Wi-Fi sare publikoak saihestu banku-transakzioak egiteko

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X