Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko landetxeetako batez besteko okupazioa % 80koa izan da Aste Santuan

Lurraldeei erreparatuta, Gipuzkoak % 82ko okupazioa izan du. Egunen arabera, ostegun santutik larunbatera arte izan da okupaziorik handiena.
Euskadiko landetxeak turistez gainezka egon dira egunotan. Argazkia: EITB MEDIA
Euskadiko landetxeak turistez gainezka egon dira egunotan. Argazkia: EITB MEDIA

Aste Santuko jaiegunetako batez besteko okupazioa (ostegunetik larunbatera arte) % 80koa izan da Euskadiko landetxeetan, Nekatur Euskadiko landa ostatuen elkarteak eskainitako datuen arabera. Lurraldeka, landetxeetako okupazioa % 81,68koa izan da Araban, % 75,42koa Bizkaian eta % 82,07koa Gipuzkoan.

Aste Santuko lau gauei erreparatuta (ostegunetik igandera), batez bestekoa zertxobait jaitsi da, % 74,36raino, eta % 68koa izan da asteazkenetik iganderaino.

373 landetxe ditu egun Euskadik, eta horietatik 229 Nekazalturismoa elkartekoak dira.

Donostia

Bestalde, Aste Santuko egun hauetan 15.000 bisitari kopuruaren muga gainditzea espero du Donostiako Aquariumak, 2023ko data berdinekin alderatuta, % 11,42 gehiago, hain zuzen ere. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X