Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arma zuriz egindako eraso baten ustezko egilea atxilotu dute Elgoibarren

Larunbatean gertatu zen erasoa, 06:00ak aldera, taberna batetik gertu. Ertzaintzak ordu horretan jaso zuen abisua.

Elgoibarko Ertzaintzak eta Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu dute gizon bat arma zuri batekin zauritu duelakoan. Dirudienez, sesioan ari ziren biak, eta biktima Mendaroko Ospitalera eraman behar izan zuten, atxilotuak egindako zauria sendatzera.

Larunbatean gertatu zen erasoa, 06:00ak aldera, taberna batetik gertu. 

Udaltzaingoa eta osasun langileak erasoa gertatu zen lekura bertaratu ziren, biktima artatzeko asmoz. Toraxean zeukan zauria.

Bien bitartean, udaltzainak eta ertzainak erasoaren ustezko egilea bilatzen aritu ziren, eta etxean aurkitu zuten azkenik. Erasoan erabilitako arma ere atzeman zuten, eta ustezko egilearena zela baieztu ondoren, atxilo hartu zuten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X