Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta kiroldegiko sexu-erasoarekin lotuta atxilotu zuten gizona

Atxilotuak 62 urte ditu eta astelehenean atxilotu zuten Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak esan duenez, oraingoz ez dago beste salaketarik. Gizona Martutenen espetxeratu dute.
Bidebietako kiroldegia, joan den astean
Bidebietako kiroldegia, joan den astean. Argazkia: EITB Media

Epailearen esku utzi dute, gaur arratsaldeko lehen orduan, Donostiako Bidebieta kiroldegiko sexu-erasoarekin lotuta atxilotutako gizonezkoa. Ondoren, epaileak Martuteneko espetxera bidali du.

Astelehenean atxilotu zuen Ertzaintzak, Altza auzoan, 62 urte dituen gizonezkoa.

Mutil adingabe batek joan den asteko asteartean salatu zuen sexu-erasoa egin ziola gizonezko batek kiroldegiko aldageletan.

Segurtasun Sailak ikerketa abiatu zuen gertakariak argitzeko. Atxilotutako ustezko sexu-erasotzailearen biktima gehiago egon daitezkeela esan zuen  atzo Ertzaintzak, baina, oraingoz, ez dago beste salaketarik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X