Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaiako portuak ongietorria eman dio denboraldiko lehen gurutzaontziari

20240426092406_crucero-pasaia_
18:00 - 20:00
Pasaiako portuak ongietorria eman dio denboraldiko lehen gurutzaontziari
Norvegiako bandera duen "Fridtjof Nansen" itsasontzia 07:00ak aldera iritsi da Pasaiako portura, 427 bidaiarirekin. Turistek 10 ordu inguru izango dituzte Donostia eta inguruak ezagutzeko.

Albiste gehiago gizartea

Beskoitze Ikastola
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Beskoitzek ikastola berria izango du 2026-2027 ikasturtean

Egun dauden prefabrikatuetatik gertu, lursail bat erosi du Beskoitzeko Udalak eta bertako zati bat ikastolarentzat izango da. Herri Urratsen lortutako diruari esker eta Euskal Herri osotik iritsitako elkartasunari esker, Seaskak milioi bat euroko inbertsioa egingo du. Irailean lanak hasiko dira, eta hurrengo ikasturtean hasiko lirateke Beskoitze aldeko 50 haur inguru baldintza duinetan euskaraz ikasten.

osakidetza ambulatorio centro de salud osasun etxea gasteiz vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osakidetzak ordutegiak murriztu eta osasun-zentro batzuk itxiko ditu udan

Aldaketa horiek zentroen % 37ri eragingo diete. ELA eta CCOO sindikatuek udako plangintza kritikatu dute. Osakidetzaren egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen dutela” ziurtatu dute eta “benetako konponbideei heltzeko" negoziazio prozesua hastea eskatu dute.

Gehiago kargatu