Nico Williamsek Metropolitanon jasotako kantu arrazistak salatu egingo ditu Ligak
Espainiako Ligak bihar, astelehena, Gorroto eta Diskriminazio Delituen aurkako Madrilgo fiskal delegatuaren aurrean salatuko ditu Nico Williams Athleticeko jokalariariak Metropolitanon Atletico Madrilen aurkako partidan jasandako kantu arrazistak.
Nico Williamsek partidaren ostean azaldu zuenez, "tximino soinuak" entzun zituen harmailetatik, 40. minutuaren atarian korner bat ateratzera joan zenean. "Ez da normala zure azalaren koloreagatik irainak jasotzea", erantsi zuen.
"Kornerra ateratzera joan naiz, eta tximino soinuak entzun ditut. Egia esan, gutxi izan dira. Ergelak nonahi daude. Ez da ezer gertatzen. Lanean jarraitu behar dugu. Pixkanaka aldatzen joatea espero dut. Barruan nahiz kanpoan lanean ari gara halakoak gerta ez daitezen. Eta horixe da dagoena", esan zuen Nico Williamsek DAZNri egindako adierazpenetan. Aitortu zuen, soinu horiek entzun ondoren sartutako gola "amorru pixka batekin" ospatu zuela.
Poliziak dagoeneko identifikatu du Metropolitanoko irain horien egilea.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda