EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iazko maiatzean Iruñean bikotekidea hil zuen emakumeak 10 urte eta 6 hilabeteko espetxe-zigorra onartu du

Hilketa argitzeko epaimahaia osatu aurretik iritsi dira akordio batera bi aldeak, eta horrenbetez, epaiketa amaitutzat eman da. Errotxapea auzoko Bernardino Tirapu kaleko etxebizitza batean izan zen erasoa.
Foruzaingoa, gertakariak izan ziren eraikinaren atarian.
Foruzaingoa, gertakariak izan ziren eraikinaren atarian. Argazkia: EITB Media

2023ko maiatzean Iruñean bikotekide gizonezkoa labanaz hil zuen emakumeak 10 urte eta 6 hilabeteko espetxe-zigorra onartu du, hilketa delituagatik. Erantzukizun zibila dela eta, jada, 10.000 euro ordainduta  zituen  akusatuak, eta hori aringarri gisa hartu da, zigorra ezartzerakoan.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, hilketa argitzeko epaimahaia osatu aurretik itxi dute akordioa bi aldeek, eta horrenbetez, epaiketa amaitutzat eman da.

Kartzela-zigorraz gain, 15 urtez bikotearen alabarekiko urruntze agindua eta harekin komunikatzeko debekua ere ezarri diote auzipetuari. Biktimaren familiari 55.000 euroko kalte-ordaina ematera ere zigortu dute. Horrez gain, espetxealdia amaitutakoan, beste 5 urte igaro beharko ditu zaintzapeko askatasunean.

Akordioaren berri emateko egin den saioan, emakumeak barkamena eskatu dio alabari eta hildako gizonaren familia osoari.

Errotxapea auzoko Bernardino Tirapu kaleko etxebizitza batean izan zen erasoa. Gizonarekiko urruntze-agindua bazuen ere, emakumea haren bizitokira joan zen, eta labana batekin hil zuen.

Gertakarien tokian bertan atxilotu zuten emakumea, eta, deklaratu ondoren, hura behin behinean espetxeratzeko agindu zuen epaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X