Jaiotzak % 1,6 jaitsi ziren Euskadin 2023an
2023ko laugarren hiruhilekoan 3.465 jaiotza izan ziren Euskadin, aurreko urteko aldi berean baino % 0,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Horrela, urteko zenbaketa orokorrean jaiotza kopurua % 1,6 jaitsi zen, azken urteetako beheranzko joerari jarraipena emanez.
Bizkaian izandako jaitsiera nabarmentzen da, 1.645 jaiotza izan baitziren azken hiruhilekoan, hau da, aurreko urtean baino % 5,6 gutxiago. Kontrara, Araban eta Gipuzkoan jaiotzak hazi egin ziren, 593 eta 1.227 jaiotzarekin, hurrenez hurren; hau da, Araban % 7 hazi ziren eta Gipuzkoan % 4,5.
Epe horretan Euskadin ama izan ziren emakumeen % 33,5 atzerritarrak ziren. Araba ehuneko horren gainetik kokatu zen, % 41,9ra iritsi baitzen, eta ondoren Gipuzkoa eta Bizkaia, % 33,5eko eta % 30,5eko ehunekoekin, hurrenez hurren.
Amen ia % 80k 30 urte baino gehiago zituen
Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 35-39 urteko amen ehunekoa % 33,4 da, 30-34 urteko amen ehunekoaren berdina, eta 25-29 urteko amen ekarpena % 14,7koa izan zen. Bestalde, 40 urtetik gorako amak (% 11,4) 25 urtetik beherakoak (% 7,1) baino gehiago izan ziren.
Amatasunaren adina ere aldatu egiten da nazionalitatea kontuan hartzen bada. Izan ere, atzerriko amen batez besteko adina 30,9 urtekoa izan zen, eta espainiar nazionalitatea dutenena, berriz, 34,6 urtekoa.
Ezkondu gabeko amek izandako haurren ehunekoa % 51,2 izan zen
2023ko laugarren hiruhilekoan, ezkontzaz kanpoko jaiotzak kopuru osoaren % 51,2 izan ziren, 2022ko aldi berean baino 0,3 puntu txikiagoa.
Amek izandako haur kopuruaren arabera, erdiak baino gehiago, 1.780k (% 51,4), lehenengo seme-alaba izan zuten; 1.228k (% 35,4) aurretik beste ume bat izan zuten amak ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak izan zituztenak 457 (% 13,2) izan ziren.
2023ko balantzea
2023. urte osoa kontuan hartuz gero, jaiotzen behin-behineko kopurua 13.421ekoa izan zen, hau da, 215 jaiotza gutxiago izan ziren (% -1,6), 2022ko datuekin alderatuta. Beherakada hori Bizkaian eta Araban eman zen. Bizkaian % 3,1 jaitsi zen (214 jaiotza gutxiago) eta Araban % 2,3 (53 jaiotza gutxiago). Gipuzkoan, aldiz, % 1,2 hazi zen (52 jaiotza gehiago).
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.