OCU Euskadik Lehen Mailako Arretan psikologia taldeak prestatzea eskatu du
Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeari (OCU) premiazkoa iruditzen zaio psikologia taldea prestatzea Lehen Mailako Arretan, osasun mentalaren arreta ez dela nahikoa uste baitu, eta psikologo klinikoekin hobetu behar dela.
OCUk gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txosten bat argitaratu du, eta bertan antidepresiboen kontsumoak gora egin duela EAEko herritarren artean adierazten du: 2014an, eguneko 1.000 biztanleko 58,56 dosi hartzen ziren, eta 2023an, berriz, 76; hau da, % 40 igo da. Txostenak gaineratzen du nahasmendu depresiboen prebalentzia handiagoa dela emakumeetan gizonetan baino, erakundeak azpimarratu duenez.
Gainera, OCUk ohartarazi duenez, Espainia "munduko liderra da benzodiazepinen kontsumoan". Egoera horren inguruan, "neurriak hartu behar direla" uste du, "hala nola benzodiazepinen preskripzio-protokoloak sistematikoki ezartzea lehen mailako asistentzia-mailan".
Erakundeak ohartarazi duenez, nahasmendu depresiboak, antsietate-nahasmenduekin eta somatizazio bidezko nahasmenduekin batera, "nahasmendu mental arruntak dira, eta herritarren artean gehien ematen direnen artean daude". Hala, MOEren arabera, helduen % 5ek depresioa dute mundu osoan, eta hori da desgaitasunaren arrazoi nagusietako bat.
Espainian, OCUk berriki egindako inkesta baten arabera, depresioa da gehien aipatu duten osasun mentaleko arazoetako bat (% 24), estresaren (% 42), insomnioaren (% 39) eta antsietate orokorraren (% 31) atzetik.
OCUk gogorarazi du, praktika klinikoko giden arabera, depresio-koadro arinak edo moderatuak psikoterapiarekin landu beharko liratekeela. Ildo horretan, osasun mentalaren arreta "ez dela nahikoa" uste du, eta Osasun Sistema Nazionalean psikologo kliniko gehiagorekin hobetzea eskatu du, bereziki Lehen Mailako Arretan.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.