Albiste da
Bizkaiko Auzitegian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2020an Karrantzan izandako liskar batean tiro egin zuen gizonaren aurkako epaiketa abiatuko dute gaur

Fiskaltzak 31 urteko kartzela-zigorra eskatu du pertsona horrentzat. Auzian beste hiru prozesatu daude. 2020ko irailaren 5ean jazo zen liskarra, Ertzaintzak orduan adierazi zuenez, marihuana plantazio batean lapurtzen saiatzearekin lotuta.

2020an Karrantzan (Bizkaia) hiru pertsona tiroz zauritu zituen gizona epaitzen hasiko dira gaur Bizkaiko Auzitegian. Fiskaltzak 31 urteko kartzela-zigorra eskatu du pertsona horrentzat, hilketa saiakera eta armak legez kanpo edukitzea leporatuta.

Auzian beste hiru prozesatu daude: auzipetu nagusiarekin zegoen emakume bat, aurkariei aurre egiteko burdinazko barra bat erabiltzea egotzita (Fiskaltzak 2 urteko kartzela-zigorra eskatu du harentzat), eta beste bi gizon (isun bana ezartzea eskatu du).

Zehazki, 2020ko irailaren 5ean jazo zen liskarra, Ertzaintzak orduan adierazi zuenez, marihuana plantazio batean lapurtzen saiatzearekin lotuta. Gertakari horren harira lau pertsona atxilotu zituzten, horietako bat tiroen erantzuletzat jo zuten Santurtziko 35 urteko gizon bat.

Fiskaltzak 31 urteko kartzela-zigorra eskatu du harentzat, baina aringarri gisa aitortu dio borrokan sentitu zuen "beldurra", horrek "suzko arma bat erabiltzera" bultzatu ahal izan zuela iritzita.

Beste hiru auzipetuak lesio-delituen erantzuletzat jo ditu. Hala, 2 urteko kartzela-zigorra eskatu du Ministerio Publikoak burdinazko barra bat erabili zuen emakumearentzat, eta isunak beste bi auzipetuentzat.

Tiroketan, bost pertsona zauritu ziren, horietako hiru tiroz, 17 urteko gizon bat tartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X