Barakaldoko Epaitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santurtzin dozenaka haurri txertoa ustez ukatu zien erizaina auzipetuko dute

Epaileak zehaztu duenez, ikertuak "404 adingaberi txertoa ukatu zien", 2021eko otsailetik 2022ko irailera arte, Kabiezeseko osasun-zentroko pediatria-eremuan. Ebazpena ez da irmoa, eta haren aurka helegitea aurkez daiteke.
Adingabe baten txertaketa. Argazkia: EFE
Adingabe baten txertaketa. Argazkia: EFE

Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzio epaitegiak, adingabeen txertaketa simulatzeagatik salatutako erizainaren auzia ikertzen ari denak, kalte-delituak eta dokumentuak faltsutzea leporatzea erabaki du.

Instrukzio-fasea amaitutzat ematen duen ebazpen batean, epaileak 10 eguneko epea eman die Fiskaltzari eta aldeei ahozko epaiketa irekitzea edo largestea bidezkoa den erabakitzeko.

Epailearen ustez, "zantzuen arabera", 2021eko otsailetik 2022ko irailera arte, ikertuak Kabiezeseko osasun-zentroko pediatria-eremuan erizain gisa lan egin zuen bitartean, haurrei "xiringetako orratzak sartzen zizkien, horien edukia inokulatu gabe".

Gero, bere kartilla eta historia medikoetan txertatuta zeudela idazten zuen. Umeei eman ez eta ukatu zizkien txertoen balioa 26.763,99 eurokoa da, ebazpenaren arabera.

Era berean, Osakidetzak berriro abiatu behar zuen adingabeen txertaketa-prozesua, eta inokulatu gabeko txertoak berriz jarri behar izan ditu, 5.382,46 euroko kostuarekin. Epaileak zehaztu duenez, ikertuak "404 adingaberi txertoak ukatu zizkion".

Hala ere, erabakia ez da irmoa eta bere aurka erreforma-errekurtsoa (epaitegi berean) eta apelazio-errekurtsoa (Bizkaiko Lurralde Auzitegian) aurkez daitezke.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X