etxe turistikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bartzelonako Udalak 2028ko azarorako pisu turistiko guztiak kentzeko proposamena egin du

Bartzelonako Udaleko arduradunek esan dutenez, etxebizitza turistiko gehienak ohiko bizileku gisa erabiltzea da asmoa, eta horrela, hiriko etxebizitza-parkea handitzea.
Bartzelona. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Bartzelona. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia

2028ko azarorako Bartzelonako etxe turistiko guztiak kentzea nahi bertako Udalak. Hala azaldu du Jaume Collboni alkate sozialistak, Laia Bonet eta Jordi Valls alkateordeekin batera, gaur eskaini duen  prentsaurrekoan. Azken datuen arabera, 10.100 etxebizitza inguru daude egun Kataluniako hiriburuan.

Sozialistek zehaztu dute Udal Gobernuak etxebizitza turistiko gehienak bizileku gisa erabiltzeko borondatea duela, horrela, hiriko etxebizitza-parkea handitzeko. Helburua, Collboniren hitzetan, "2029tik aurrera, etxe turistikoaren irudia desagerraraztea" da. 

Ezbairik gabe, neurri drastikoa izango litzateke Bartzelona hirian turismoarekin duten arazoari aurre egiteko.

Halaber, etxebizitza berrien araudia aldatzea ere proposatuko du PSCk zuzentzen duen udal-taldeak; besteak beste, aurrerantzean eraikiko diren etxebizitza-promozio berrien % 30 pisu sozialak izatea nahi dute.

Gaur iragarritako neurriokin, etxebizitza-parkea handitzeaz gain,  prezioen etengabeko gorakadari muga jarri nahi zaio.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X