Sua Gipuzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil da Arrasateko etxebizitza batean izandako sutean

Ezbeharra 18:30ak aldera gertatu da, Biteri etorbidean dagoen eraikin bateko lehen solairuan. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du sutea nola piztu den argitzeko.
Suhiltzaileak Arrasaten (Gipuzkoa). Irudia: Goiena
Suhiltzaileak Arrasaten (Gipuzkoa). Irudia: Goiena

76 urteko emakume bat hil da gaur Arrasateko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izandako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:30ak aldera gertatu da, Biteri etorbideko lehen solairuan, suhiltzaileek zehaztu dutenez.

Abisua jaso ondoren, bertaratu diren larrialdi zerbitzuek gela batean aurkitu dute emakumea hilik, etxebizitzara sartzea lortu ondoren.

Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du sutea nola piztu den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X