Albiste da
2024ko sanferminak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanferminetako giroa Bilbon ere ez da falta

20240706135531_bilbao_
18:00 - 20:00
Sanferminetako giroa Bilbon ere ez da falta
Cafe Iruña Bilboko tabernan ere ohiko txupinazoa jaurti dute eguerdian, eta festa lehertu da Bilbo erdialdeko taberna honetan. Juan Mari Aburto alkateak jaurti du lehen txupina.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X