Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko erakundeek kontingentzia plana eskatuko dute bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak banatzeko orduan

Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, gobernuak eta aldundiek telematikoki hartuko dute parte biharko bilera sektorialean. "Arazo estruktural" bati aurre egiteko egitasmo "serioa" galdegingo dute, erkidego guztiek eskubide eta betebeharrak dituztela gogorarazita.
Fuerteventurara (Kanariak) heldutako hainbat pertsona.
Fuerteventurara (Kanariak) heldutako hainbat pertsona. EFE

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek kontingentzia plana eskatuko dute Espainiako Estatura, Kanarietara zehazki, gurasorik gabe heltzen diren adingabe atzerritarrak erkidegoen artean banatzeko orduan. 

Hala jakinarazi du gaur, kazetariek galdetuta erantzunez, gobernu bileraren osteko agerraldian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Izan ere, bihar Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek bilera dute Tenerifen gaia eztabaidatzeko. 

Ubarretxenaren esanetan, Jaurlaritzaren eta foru aldundien ordezkaritza batek —azken horiek dute eskuduntza— telematikoki hartuko du parte batzarrean, "proposamen bateratu eta adostua" mahai gainean jartzeko. Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren auzia "arazo koiuntural" izateari utzi diola azpimarratu du eledunak, eta "arazo estrukturala" den heinean, erantzun "serioa" eman behar zaiola erantsi.  

Esan duenez, erkidego guztiek ez diote modu bertsuan erantzuten arazoari. Hala, zehaztu duenez, EAEn 761 adingabe daude artatuta (511, Bizkaian; 180 Gipuzkoan, eta 70, Araban). Errioxan, aldiz, bederatzi. 

"Eskuak zabalik eta elkartasunez erantzuteko prest gaude, betiko moduan", adierazi du. Dena dela, uste du erkidegoek "eskubideak eta betebeharrak" dituztela auzi honetan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X