Zaharrak diren saguen bizi-itxaropena % 25 luzatzea lortu dute gaixotasunik garatu gabe
Zaharrak diren saguen bizi-itxaropena % 25 luzatzea lortu du ikerlari talde batek. Gaixotasunik garatu gabe eta osasuntsu, gainera. Horreterako, hilero antigorputz jakin bat sartu zieten animaliei, injekzio bidez, eta ikerketek erakutsi dute IL11 izeneko proteina inflamatorioa blokeatuta, saguak osasuntsuago bizi direla, denbora gehiagoz: minbizia garatzeko aukera gutxiago dute, kolesterolaren adierazleak maila baxuagotan dituzte, eta giharrak, indartsuagoak. Halaber, zahartze eta hauskortasun zantzuak nabarmen murrizten dira.
Oraingoz, ez dakite gizakiengan zer-nolako eragina izango lukeen tratamendu horrek. Biriketako gaixotasun fibrotikoa duten pazienteekin saiakuntza klinikoak egiten ari dira hasierako fasean.
Singapurreko Dukeko Medikuntza Fakultateak gidatu du ikerketa, eta parte-hartu duten adituen arabera, IL11 proteina zahartzearen faktore nagusia da.
75 asteko saguek (55 urte inguru gizakietan) IL11 antigorputz baten injekzioarekin tratatuak izan ziren hil arte, eta horien batez besteko bizi-itxaropena luzatu egin zen: % 22,4 arrengan eta % 25 emeengan.
Tratamendua jaso zuten animaliak 155 aste bizi izan ziren, eta tratatu gabekoak, berriz, 120 aste. Datuok gizakietan aplikatuta, Espainiar estatuan, adibidez, bizi-itxaropena 104 urtera luzatzea esan nahiko luke (egun, 83 urtekoa da).
Zientzialariek ohartarazi dutenez, ikerketa horren emaitzak saguetan lortu ziren, eta gizakiengan tratamendu horien segurtasuna eta eraginkortasuna saiakuntza klinikoetan ezarri behar da. Hala ere, adierazi dutenez, "botikek adineko gizakiengan antzeko eragina izateko aukera tentagarria planteatzen dute".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.