Osasun Alerta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta, Eroski markako saltxitxoietan aitortu gabeko esnea atzeman baitute

Prebentzio-neurri gisa, esnea kontsumituz gero alergia edo intolerantzia izan dezaketen kontsumitzaileei horiek ez jateko gomendatu die Osasun Sailak. Hori horrela, Eroskik produktu horien salmenta blokeatu eta merkatutik kendu ditu.
Eroskiko saltxitxoi produktua. Argazkia: irekia.euskadi.eus
Eroskiko saltxitxoi produktua. Argazkia: irekia.euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Eroski markako saltxitxoi etiketa batzuetan deklaratu gabeko esnea atzeman du; zehazki, Eroski markako saltxitxoi lodia, aske eta pentsuz gizendutako txerriena, eta Eroski Seleqtia markako saltxitxoi iberikoa, ezkurrez gizendutako txerriena. Horrekin batera, Sailak esnearen osagaiekiko alergia edo intolerantzia duten pertsonei produktu horiek ez kontsumitzeko gomendatu die, prebentzio-neurri gisa.

Hala ere, produktu horien kontsumoa ez da inolaz ere arriskutsua alergia edo intolerantzia ez duten gainerako kontsumitaileentzat.

Elikagaien kontrol-sistemaren bitartez atzeman du arazoa elikagai-banatzailearen enpresak.

Horrenbestez, Eroskik produktu horien salmenta blokeatu eta merkatutik kendu du, eta, horrez gain, horren berri eman die bezeroei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X