TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Alerta laranja beroagatik, Panaman desagertutako bizkaitarra, eta PSC-ERC negoziazioak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Beroa Donostian
Beroa Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alerta laranja, beroagatik: Gaur ere beroa izango da hizpide nagusi. Alerta laranja ezarri dute beroagatik Hego Euskal Herri osoan, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostan, isurialde atlantikoan eta Iparraldean salbu. Izan ere, tenperatura maximoak 39 ºC-ren bueltan kokatuko dira. Gainerakoan, abisu horia egongo da indarrean egun osoan, 30 ºC-etik gora kokatuko baitira termometroak egunaren erdialdean.

- Panaman desagertutako emakume bizkaitarra: Ikerketak aurrera jarraitzen du Carenero uharteko (Panama) Bocas del Toro artxipelagoan aurkitutako gorpua desagertutako Erandioko emakumearena ote den argitzeko. 30 urteko emakumea Carenero uharteko ostatu batean zegoen, eta asteazkenean ikusi zuten azkenengo aldiz, ostatutik irten zenean. Hori dela eta, familiak desagerpena salatu du aste honetan, Ertzaintzaren eta Panamako agintarien aurrean.

- PSC-ERC alderdien arteko negoziazioak: Katalunian, aste erabakigarria izan daiteke Salvador Illa sozialistaren balizko inbestidurarako. Izan ere, PSC eta ERC negoziazioen azken txanpan sartu dira. ERCk bi egun barru jarria du epemuga akordioa berresteko; eta balizko akordioaren inguruan, abuztuaren 1ean (osteguna) galdetu nahiko lieke bere oinarriei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X