Eneritz Argintxonaren hilketari lotuta Panamako Poliziak gizon bat atxilotu duela dio bertako hedabide batek
Panaman pasa den astean hilda agertu zen Eneritz Argintxona bizkaitarraren (Erandio, 30 urte) heriotza homizidio gisa ikertzen jarraitzen dute bertako agintariek, buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zela baieztatu ondoren.
Erdialdeko Amerikako herrialdeko Critica egunkariak ostegun honetan zabaldutako informazioaren arabera, Panamako Polizia Nazionalak gizon bat atxilotuta luke Eneritz Argintxonaren hilketaren susmagarri gisa. Hala ere, oraingoz, bertako agintariek ez dute baieztatu kasuari lotuta inor atxilotu dutenik.
Orain arte, Panamako agintariek baieztatu dutena da balizko egileen inguruko zantzuak aurkitu dituztela. Gauzak horrela, bertako Ministerio Publikoak diligentziak abiatu ditu "erantzuleak aurkitzeko".
Biktimak zeramatzan motxilaren eta telefono mugikorraren bila ari dira, oraindik ez baitituzte aurkitu. Aitzitik, bere objektu pertsonal batzuk berreskuratu dituzte.
Eneritz Argintxona uztailaren 24an ikusi zuten azkenengo aldiz Carenero uhartean, Bocas del Toroko artxipelagoan. Bi egun geroago, haren familiak bere desagerpena salatu zuen. Uztailaren 26an bertan hilotz bat topatu zuten Carenero uharteko hondartza batean, eta egun batzuetara egiaztatu ahal izan zuten hildakoa emakume bizkaitarra zela.
Panamako Poliziaren Homizidio sailak bere gain hartu zuen ikerketa, eta DNA probak egitea agindu zuen, deskonposizio egoeran zegoela-eta ezinezkoa baitzen hura bestela identifikatzea. Azkenean, biktimaren eta bere amaren DNA alderatuta lortu zuten gorpua identifikatzea.
EITBk jakin ahal izan duenez, lanean ari zen Costa Rican, eta egun batzuk pasatzen Panaman. Carenero uharteko ostatu batean zegoen, Bocas del Toro artxipelagoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru pertsona atxilotu dituzte, horietako bat larri zaurituta, Obanoseko etxebizitza batean izandako leherketa batean
Lehen hipotesien arabera, hiru atxilotuak leherketa eragin zuen osagairen bat manipulatzen ari ziren.
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialetako zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.
Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider eten da eta
Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko.
38 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean.
Auto-ilarak Bilbon, hainbat ibilgailuk Zorrotza parean istripua izan ondoren
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta ondorioz erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute sanblasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak azoka eta erakustaldietan egotea debekatu da, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetu dezake.
Onddoekin egindako ontziak errealitate izan daitezke etorkizunean
Gueñesko Basque Biodesing Centerren urteak daramatzate mizelioa ikertzen. Onddoetatik datorren materiala da, urarekiko erresistentea eta biodegradagarria, eta etorkizunean plastikoa edo kartoiak ordeztu ditzake ontziak egiteko.
Iraungitako dosiarekin txertatutako haurtxo baten amak salatu du "segurtasunik eza" eragin diola egoerak
Iraungitako txerto hexabalentearen dosi bat jaso zuen haurtxo baten amak esan du egoerak "segurtasunik eza" eragin diola, beti pentsatu izan baitu Osakidetzak dena egiten duela ondo. Horrez gain, adierazi du barkamena eskatu eta adingabeari txertoa berriro jartzeko hitzordua eman diotela.