Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja ezarri dute iganderako Hego Euskal Herrian tenperatura altuengatik

Euskadin, 40 graduko tenperatura izango da, eta 27-28ra iritsiko dira mendi inguruetan. Nafarroan, tenperatura are altuagoak espero dira. Giroa freskatu egingo da igande arratsaldean, ipar-mendebaldeko haizeari esker. Abisu horia beroagatik astehelenera arte luzatu dute.
Gazte bat Iruñeko Arga ibaian. Argazkia: EFE
Gazte bat Iruñeko Arga ibaian. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Erkidegoko Gobernuak alerta laranja ezarri dute iganderako Euskadin eta Nafarroan, tenperatura altuak espero direlako, uda osoko astebururik beroenean. Alerta 13:00etatik 21:00etara egongo da indarrean.

Euskadin, 40 gradu inguruko tenperatura izango da isurialde atlantikoaren barnealdean, 27-28ra iritsiko dira Gorbeiako Gurutzean eta mendi inguruetan, 39ra transizio eremuetan eta 40ra Ebro inguruetan.

Bestalde, Nafarroan, tenperatura are altuagoak espero dira, eta 41 gradura irits daitezke Erriberan, 39ra erdialdean eta 38ra Pirinioetan. Gainera, baso-suteak izateko arriskua "oso altua" edo "muturrekoa" da lurralde osoan.

Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak Radio Euskadin adierazi duenez, larunbatetik iganderako gaua oso beroa izango da, eta tenperaturak igotzen jarraituko du igandean. "Bero handiko eguna izango da, asko berotuko du. Egun bat baino ez da izango, baina tenperatura oso altuak izango dira", adierazi du.

Igande arratsaldean, ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta horrek giroa freskatuko du kostaldetik barnealdera, Arabako Errioxan izan ezik.

Astelehenari begira, abisu horia aktibatuko da gauerditik 20:00etara tenperatura altu iraunkorrak izateko arriskuagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X