Natura lehengoratzera behartzen duen Europako legea, indarrean
Europako Batzordeak iragarri duenez, indarrean sartu da natura lehengoratzeko legea, habitatak beren egoera naturalera itzultzeko helburua duen Europar Batasunaren araua. Ekainaren erdialdean onartu zen, hilabete batzuk geldirik egon ondoren Kontseiluan adostasunik ez zegoelako.
Legearen bitartez, EBk helburutzat jarri du gutxienez lurren eta itsasoko eremuen % 20 berreskuratzea 2030erako, eta behar duten ekosistema guztiak berreskuratzea 2050erako. Horretarako, basoak birpopulatzea, basamortuak hezetzea eta ibaiak berezko ibilgura itzultzea aurreikusten dute, besteak beste.
Hala ere, nekazariak beldur dira lege horrek sektoreari murrizketa handiak ezarriko ote dizkion. Batzordearen arabera, EBko estatu bakoitzeko gobernuari dagozkio estatu bakoitzean aplikatu beharreko neurriak zehaztea.
Gaur egun, habitaten % 80 inguru egoera txarrean daude, EBko datuen arabera. Horren esanetan, lurren % 70ek egoera osasungaitza dute, eta erle eta tximeleta espezieen % 10 desagertzeko mehatxupean daude.
Gehiengo estuarekin onartu zen legea, eztabaida luze eta sutsua izan ondoren, Austriak jarrera aldatzeari esker, hasierako testuaren bertsio leundu baten alde bozkatu baitzuen azkenean.
Horrela, bada, biodibertsitateari buruzko Europako lehen lege honek aurrera egin du 20 estatu kideren aldeko botoarekin, Belgikaren abstentzioarekin eta Finlandia, Italia, Hungaria, Polonia, Suedia eta Herbehereetako gobernuen gaitzespenarekin, gastu handia eta nekazaritzaren sektorean izan dezakeen eragina argudiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
% 77,8ra igo da Euskadi anitz batean bizi nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k onartu du azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan duela aitortu du, lanpostu bat edo alokairuko etxebizitza bat lortu nahi izan duenean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.