Sinagoga baten kontrako erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia bat zauritu da Frantzia hegoaldean sinagoga baten kontra izandako erasoan

Beth Yaacov sinagoga parean su eman diete bi autori, horietako batean gas bonbonak zeudela, eta leherketaren ondorioz zauritu da agentea. Ekintza terrorista gisa ari dira iketzen erasoa.
Polizia, erasoa jasan duen sinagogaren inguruetan. EFE.
Polizia, erasoa jasan duen sinagogaren inguruetan. EFE.

Udaltzain bat zauritu da larunbat honetan La Grande Motte (Frantzia hegoaldean, Montpellierretik gertu) komunako sinagoga baten aurka egindako atentatuan, Frantziako agintariek azaldu dutenez. 

Beth Yaacov sinagoga parean su eman diete bi autori, horietako batean gas bonbonak zeudela, eta leherketaren ondorioz zauritu da agentea. Zauritua erietxera eraman dute, baino ez omen dago larri.

Horrez gain, beste bi sute ere izan dira Beth Yacoov sinagogaren bi sarreretan. Sabbat egunean egin dute erasoa, juduen jaiegunean, sinagogetan asteko egunik jendetsuena izaten den egunean. Hala ere, ordu horretan ia hutsik zegoen eraikina. Bost lagun zeuden barruan, tartean errabinoa, baina onik atera dira denak. 

Erasoa 08:30 jo aurretik izan da, eta Gerald Darmanin Barne ministroak X sarean esan duenez, "eraso kriminal argia izan da". Halaber, babes osoa erakutsi die "bizilagun juduei eta herritar guztiei", eta "egilea aurkitzeko baliabide guztiak" jarri dituztela erantsi du.

Ikerketa, eraso terrorista gisa

Larunbat honetan Frantziako hegoaldeko sinagoga baten aurka egindako erasoa ekintza terrorista gisa ikertzen ari direla jakinarazi du Gabriel Attal jarduneko lehen ministroak, segurtasun indarrek ustezko egilearen eta balizko konplizeen arrastoaren bila jarratzen duten bitartean.

Terrorismoaren Aurkako Fiskaltza Nazionalak (PNAT) ohar baten bidez jakinarazi duenez, hiru kargurengatik hartu du bere gain ikerketa: hilketa saiakera; suntsiketa, suntsiketa bitarteko arriskutsuak erabilita, eta gaizkileen elkartea, guztiak ere motibazio terroristekin.

"Ahal den guztia egiten ari gara ekintza terrorista honen egilea aurkitzeko eta kultu-lekuak babesteko. Antisemitismoaren aurkako borroka etengabeko borroka da, bat egindako nazio batena", adierazi du Emmanuel Macron presidenteak.

Besteak beste, inguruko segurtasun kameren grabazioak aztertzen ari dira, ustezko egilea nor den jakiteko, bertako hedabideek adierazi dutenez.

BFMTV albistegiaren arabera, Sinagogako kameren irudietan Palestinako bandera bat eskuan duela ihesari ekiten dion gizon bat ikusten da. 

Attalek "juduen gurtzarako lekuen babesa berehala indartzea" agindu du Gerald Darmanin jarduneko Barne ministroarekin batera.

Atentatuak gaitzespen ugari eragin ditu Frantziako politikarien artean, baita antisemitismoaren gaitzespena ere. 

"Sinagoga bati eraso egiten zaionean, helburua Frantzia osoa da", salatu du François Hollande presidente ohiak ohar batean, eta "antisemitismoa aho batez salatu eta borrokatu" behar dela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X