Kanarietako Bideak 30 urte: ia 230.000 pertsona iritsi dira Europara Atlantikotik barrena
Europara modu irregularrean iristeko itsas bide nagusietako batek, Kanarietako Bidea izenekoak, 30 urteko historia krudela bete du gaur. Milaka pertsonak hartzen du bide hau bizitza hobe baten bila. Zenbakitan, ez da migratzaile gehien dituen ibilbidea, baina bai arriskutsuenetako bat; izan ere, heriotza-tasa oso altuak ditu.
1994ko abuztuaren 28 hartan, bi gazte saharar Fuerteventurara iritsi ziren, Afrikako kontinentetik hurbilen dagoen uhartera (100 kilometro eskasera), arrantza-txalupa batean, La Entalladako itsasargiaren argiak gidatuta.
Hiru hamarkada geroago, ia 230.000 pertsona iritsi dira Kanarietara pateretan edo kaiukoetan, erdiak azken bost urteetan. Etorreren kopuruak hainbat gorabehera izan ditu. Iaz, 2023an, errekorra hautsi zen; izan ere, Barne Ministerioaren datuen arabera, 40.000 pertsona iritsi ziren. 2006ko datuak ere gertu gelditu ziren: 31.000 baino gehiago izan ziren. 2024 honetan, abuztuaren 23ra arte, 23.367 iritsi dira.
Milaka heriotza
Aldi osoa kontuan hartzen duen erregistro edo zenbaketa ofizialik eskuragarri ez badago ere, jakina da milaka direla bide hori burutu nahian hil diren pertsonak. Hori dela eta, Nazio Batuek "munduko hilgarrienetakotzat" dute aspalditik.
Migrazioetarako Nazio Batuen Erakundearen (IOM) arabera, gutxienez, 4755 pertsona hil dira 2014tik Atlantikoan. Bestalde, Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak 18.680 heriotza ditu dokumentatuta 2018ko urtarriletik.
Hain zuzen ere, uda honetan 25 urte bete dira Kanarietan lehen hondoratzea gertatu zenetik. 1999ko uztailaren 26an gertatu zen: Morro Jable (Fuerteventura) herriko La Señora hondartzan patera bat kostaldetik 300 metrora hondoratu zen. Guelmingo (Maroko) bederatzi gazte hil ziren. Bakoitzak 4.000 dirham (garai hartako 70.000 pezeta, 420 euro) ordaindu zituen Europara etortzeko ametsa gauzatuko zien sei metroko txalupa batera igotzeagatik.
Zoritxarrez, ordutik, asko izan dira hondoratzeak. Batzuk ez dira iritzi publikora iritsi eta beste batzuk, aldiz, Los Cocoterosen 2009an gertatutako tragedia kasu, mendebaldeko kontzientziak astindu zituzten. Otsailaren 15eko zorigaiztoko hartan, patera bat Guatizako (Lanzarote) kostaldetik metro gutxira hondoratu zen. 31 bidaiarietatik 25 ito ziren.
"Kaiukoen krisia"
Milurteko berrian sartu ondoren, 2005ean, "kaiuko" hitza -ordura arte ezezaguna- erabiltzen hasi zen Mauritania eta Senegalen arrantzarako erabiltzen diren txalupa luzeak izendatzeko. Ontziok 1.300 kilometroko distantziara 100 edo 200 pertsona garraiatzeko gai dira eta horrek Kanarietako Bidea aldatu egin zuen: 2005ean, 4.715 iritsiera, 2006an, aldiz, 31.678 . Etorrerei zegokienez, bat-bateko saltoa egon zen eta "kaiukoen krisia" deritzoguna hasi zen.
Orduan, Europar Batasunak milioika euro inbertitu zituen Marokok, Mauritaniak eta Senegalek migratzaileen fluxuak kostaldean bertan gelditu zitzaten konbentzitzeko. 2010etik aurrera, Kanarietako Bidea minimoetara itzuli zen. 200, 300 edo 400 pertsona iristen ziren urtean, gehienez ere 1.300 pertsona. Parentesi horrek ia hamarkada bat iraun zuen, 2018ra arte, atzeraldia eta murrizketak iritsi ziren urtea arte.
2019an, ibilbideak berriz ere indarra hartu zuen. Gibraltarko itsasarteko migratzaileen fluxua Kanaria Uharteetara bideratu zen eta, 2020an, covid pandemiaren ondorioz herrialdea konfinatuta zegoenean, hilero, milaka pertsonak Afrikatik Kanarietarako bidea hartu zuten pateretan eta kaiukoetan. Etorrera masibo hark ustekabean harrapatu zuen Espainiako Estatua, eta Kanarietako harrera-sarea ia deseginda. Urte hartako urrian eta azaroan, "lotsaren kaiaren" irudiak iritsi ziren: 2.500 pertsonak baino gehiagok egunak eman zituzten Arguineguingo (Kanaria Handia) kaian pilatuta, aire zabalean lotan.
2022an, ibilbidea "bere jatorrira" itzuli zen, Lanzarote eta Fuerteventurako ibilbide laburrenetara eta, orduan, ozeanoan oraindik ere ahulagoak eta arriskutsuagoak ziren txalupak azaltzen hasi ziren, hala nola, txalupa pneumatikoak. Kaiukoak 2023an itzuli ziren. Egunean zehar hainbat iritsiera izaten ziren eta errekor guztiak hautsi ziren.
Bakarrik iritsi diren adingabeak
Ibilbideak 30 urte ditu eta, gaur egun, 6.000 adingabe inguru daude Kanarietako Gobernuaren tutoretzapean. Sarea erabat gainezka dago eta migrazioaren kudeaketa da, berriz ere, eztabaida politikoaren muina; izan ere, Kanariek gainerako erkidegoei ahalegina egiteko eta adingabeak denen artean banatzeko eskatzen diete, elkartasunaren izenean.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.