Fenomeno astronomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Planeten "ezohiko" lerrokatzea, ate joka: noiz, nola eta non ikusi?

Asteazkenean, Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno sasi-ilaran ikusiko ditugu zeruan. Aparteko fenomenoa da, sumatu ahalko ditugun planeta kopuruagatik (6). Beste 10 urte itxaron beharko ditugu mota horretako hurrengo lerrokatzea ikusteko.
Hiru planeten lerrokatzea ohikoagoa da. 2015ean Bilbon Esteban Estebanek ateratako argazkia
Hiru planeten lerrokatzea ohikoagoa da. 2015ean Bilbon Esteban Estebanek ateratako argazkia.

Asteazkenean, abuztuaren 28an, sei planeta (Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno) lerrokatuta ikusiko ditugu zeruan, "ezohiko" fenomeno astronomiko batean. Honatx ikuskizuna jarraitzeko gakoak

Noiz?

Lerrokatzea Lurra planetako edozein eremutik ikusi ahalko da asteazkenean. Euskal Herriaren kasuan, unerik onena goizaldean, edo beranduen dela, egunsentia baino ordubete arinago (06:00-07:00 tartean, kokapenaren arabera). Izan ere, Merkurio Eguzkia irten eta berehala desagertuko da begi-bistatik.

Kontuan hartu beharreko bestea: sei planeten hurrengo "desfilea" 2034an izango da.

Zer?

Planetak askotan azaltzen zaizkigu ilaran; batzuetan, hiru ezberdindu ditzakegu zeruan eta, gutxiagotan, bost. Oraingo honetan, baina, sei argi ikusiko ditugu ortzian: Merkurio, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. 

Lerrokatzea ez da perfektua izango, baina sei planetan sasi-ilaran, norabide berean kokatuta, atzeman ahalko ditugu. 

Planeten argia ez da izarrek ematen dutenarekin nahastu behar. Planetenak ez du dir-dir egiten, ez baitute berezko argirik (ikusten duguna Eguzkiaren isla da). 

Nola?

Merkurio, Marte, Jupiter eta Saturno begi hutsez ikusi ahalko dira. Merkurio zerumugatik izango da eta, akaso, kostako zaigu sumatzea; gainera, eguna argitzearekin batera ez da ikusgai izango. 

Neptuno eta Uranoren argia ahulagoa da, eta ikusteko teleskopioa edo prismatiko onak beharko ditugu. 

Non?

Populazio handietatik urrun hobeto ikusten dira fenomeno astronomikoak, argi kutsadura saihesten delako. Dena den, planeten lerrokatze hori hirietan ere izango da ikusgai. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X