Gizon bat ospitalera eraman dute Donostian, karabela portugaldar batek ziztatu ostean
Karabela portugaldarrak dabiltza Donostiako hondartzetan eta 55 urteko gizon bat anbulantzian Donostia Ospitalera eraman behar izan dute gaur, Ondarreta hondartzan karabela horietako batek zizta egin ondoren, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.
Gizona lekuan bertan artatu dute lehenbizi, baina uzkurdurak zituela eta, Ospitalera eraman dute, badaezpada.
Gertakaria 15:00ak aldera izan da.
Udalak adierazi duenez, gertaera honen aurretik beste karabela portugaldar bat ikusi dute bainu-eremutik kanpo, Ondarretan baita ere.
Albiste gehiago gizartea
World Press Photo erakusketa, ikusgai Gasteizen
Urteko kazetaritza argazki onenak biltzen dituen World Press Photo erakusketa ikusgai dago Gasteizen. Mundu zabaleko irudiak daude, eta horietako askok Palestinako egoera islatzen dute.
Bilboko Udalak TAO ezarriko du Zorrotzaurren
Uhartea San Inaziorekin lotzen duen zubia ireki ondoren, aparkatutako ibilgailu kopurua handitu da. Auzotarren kexari erantzuna emateko hartu da erabakia.
47 urteko gizon bat atxilotu dute emakume bat hil egin omen duelako, Zarautzen
Gipuzkoako udalerriko Udalak hilketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du ostiralerako Lege Zaharren Plazan.
Autobus batek eta bi autok aurrez aurre jo dute Gasteizen, eta hainbat lagun zauritu dira; horietako bat larri dago
Istripua izan duen autoetako bat Udaltzaingoarena da. Ezbeharra 13:45 aldera gertatu da, Araba kalean, EHUko unibertsitate-campusetik hurbil. Zirkulazioa etenda dago une honetan.
"Zer gertatu zen ikertzea eta egia ezagutzera ematea nahi dugu, dolua behingoz hasteko"
Aulestin, duela 5 urte, konfinamendu betean auto batek 11 urteko mutiko bat harrapatu eta hil egin zuen. Ordutik, gurasoak justizia bila aritu dira, baina istripu hutsa izan zela argudiatuz, ez da gidariaren aurkako epaiketarik egin. Ostiral honetan, bide zibiletik, epaileak estreinakoz izango du gertatutakoaren berri, umearen gurasoek eta gidariak esana.
Hizkuntza gutxituak biziberritzeko arnasguneek duten garrantzia aztertuko dute egunotan Azpeitian
Nazioarteko konferentzia gaur eta bihar egingo da Gipuzkoako udalerriko Soreasu antzokian.
Meñika: "Nazioarteko presioa beharrezkoa da, Israelen estrategia genozida amaitzeko"
Gernika-Palestina plataformak deituta, milaka herritarrek hartu dute parte, gaur arratsaldean, 150 udalerritan baino gehiagotan egin diren mobilizazioetan. Protesta zaratsuen bidez, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatu dute. Igor Meñika Gernika-Palestina taldeko eledunaren arabera, su-etena indarrean egonda ere, Israelen estrategia genozida ez da amaitu.
Palestinaren aldeko burrunba ozen entzun da Euskal Herrian
Hiriburuetako manifestazio jendetsuen ostean, milaka herritar atera dira arratsaldean kalera, Gazarentzat justizia eskatzeko eta Israelen okupazioa salatzeko.
Sunbillako auto-istripuan larri zauritutako 82 urteko gizonezkoa hil egin da
Nafarroako Unibertsitate Ospitalean zendu da, gaur, gizonezkoa. Istripua N-121-A errepidean gertatu zen, Larrakaitzeko tunelean. Bi autok eta bi kamioik talka egin zuten.