Espainiako Vueltak trafiko-mozketa ugari eragingo ditu gaur Gasteiz eta Maeztu artean
Espainiako Vueltak trafiko-mozketa ugari eragingo ditu ostegun honetan Arabako hainbat errepidetan, Gasteiz eta Maeztu artean.
18. etapa izango da ostegunekoa, eta Mendizabalako aparkalekutik abiatuko da txirrindulari proba. 13:05erako dago aurreikusita irteera. Aurrena, hiriko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu, eta Gaztelako Atetik aterako da hirigunetik. Arabako Aldundiak jakinarazi duenez, ibilbideko kaleak itxi egingo dira ibilgailuentzat, arratsaldeko lehen orduan, eta Alavabuseko zerbitzuei ere eragingo die.
Behin hiria atzean utzita, Añanako, Arabako Errioxako eta Mendialdeko errepideetan barrena Maezturaino joango dira txirrindulariak, eta han 17:19an amaituko da osteguneko lasterketa.
Bigarren mailako errepideetan izango diren trafiko mozketak:
- A-132 errepidean trafikoa 08:00etatik 20:00etara moztuko da, 13,3 kilometroaren (Alegiako bidegurutzea-Azazetako mendatearen hasiera) eta 38 kilometroaren (Santikurutze Kanpezu - Bernedoko bidegurutzea) artean, eta Estella-Lizarrara edo Vitoria-Gasteizera doazen ibilgailu guztiei eragingo die.
- A-4124 errepidean trafikoa 08:00etatik 20:00etara moztuko da, 26,2 kilometroaren (Maeztu) eta 36,9 kilometroaren (Durruma Kanpezuko bidegurutzea) artean.
- Rivas de Teresoko mendaterako sarbidea (A-3202) 10:30etik moztuko da, bandera berdea igaro arte; Urizaharretik eta Bastidatik etengo da trafikoa.
- Herrera mendaterako sarbidea (A-2124) 10:30etik moztuko da, bandera berdea igaro arte; Urizaharretik, Pipaonetik eta Lezako bidegurutzetik etengo da trafikoa.
- N-102 errepidean, 12:40etik, Mariturriko biribilgunearen eta A-3302 errepideko bidegurutzearen artean.
- A-3302 errepidean, 12:40etik, A-1 errepidearen eta Langraiz Okako bidegurutzearen (A-3308) artean.
- A-3008 errepidean, 12:40etik, A-3302 errepidearen eta Langraiz Okaren artean.
- A-2622 errepidean, 12:45etik, Langraiz Okako bidegurutzearen eta Anuntzetaren artean.
- A-3310 errepidean, 12:50etik, Pobesko trenbide-pasaguneko bidegurutzearen eta Mimbredoren artean.
- A-2622 errepidean, 13:00etatik, A-4316 errepidearekiko bidegurutzearen eta Espejoren artean.
- A-2625 errepidean, 13:15etik, Espejo eta Larrazubi artean.
- A-2122 errepidean, 13:25etik, Larrazubi eta Zuñiga artean.
- A-3312 errepidean, 13:35etik, Zuñiga eta Ribabellosa artean.
- A-4304 errepidean, 13:40etik, Ribabellosako industrialdearen eta Ribagudaren artean.
- N-124 errepidean, 13:50etik, Lacervillako irteeraren eta A-2120 errepideranzko irteeraren artean.
- A-2120 errepidean, 13:55etik, Zambranako ordainlekuko biribilgunearen eta Berantevillarako biribilgunearen artean, A-3126 errepidetik.
- A-3126 errepidean, 13:55etik, A-2120 errepideko bidegurutzearen eta Urizaharraren artean.
- A-124 errepidean, bi ordu-tartetan: 14:35etik, Bastida eta Errioxako mugaren artean, eta 15:15etik, Guardiako gasolindegiaren eta Lezaren artean.
- A-3214 errepidean, 14:45etik, Samaniego eta Eltziego artean.
- A-4208 errepidean, 15:00etatik, Eltziego eta Lapuebla de Labarca artean.
- A-3216 errepidean, 15:05etik, Lapuebla de Labarca eta Guardia artean.
- A-3130 errepidean, 15:45etik, Urizaharraren eta A-126 errepidearekiko bidegurutzearen artean.
- A-126 errepidean, 16:05etik, A-3130 errepideko bidegurutzearen eta A-3136 errepideko bidegurutzearen artean.
- A-3136 errepidean, 16:10etik, A-126 errepideko bidegurutzearen eta A-4124 errepideko bidegurutzearen artean.
AP-68 autobidean izango diren mozketak:
- Pobesko ordainlekuan, 12:45etik 13:45era.
- Zambranako ordainlekuan, 13:30etik 14:30era.
Gidatu behar izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ibilbide alternatiboak erabiltzea, denborarekin irtetea, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen jarraibideak jarraitzea eta errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia
Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.