Hugo Mallo futbolaria errudun jo dute, sexu-abusua egitea egotzita
Hugo Mallo futbolari espainiarra erruduntzat jo du Bartzelonako Zigor arloko 19 zenbakiko Epaitegiak, frogatu baitu akusatuak ukituak egin zizkiola Espanyolen maskota gisa lan egiten zuen pertsonari talde txuri-urdinaren eta Celtaren arteko 2019ko apirilaren 24ko partidan, RCDE Stadiumean.
Salvador Roig Tejedor magistratuak 1.000 euroko isuna jarri dio kalte moralaren ordain gisa. Gainera, orain Greziako Aris de Salonica taldean jokatzen duen futbolariak eguneko hamar euroko isuna ordaindu beharko du hogei hilabetez eta prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Epaiak, frogatutako egitateen atalean, honela islatu du partida-atarian gertaturikoak: "Akusatuak, bere asmo lizuna asetzeko eta biktimaren sexu-identitatea kaltetzeko asmoz, eskuak mozorroaren azpitik sartu zizkion eta bularrak ukitu zizkion".
Magistratuak adierazi duenez, gainera, ez dago arrazoirik pentsatzeko salatzaileak "akusatuari kalte egin nahi dionik". Izan ere, epaiaren arabera, ez da "biktimaren espurio-gogoa" eragin dezakeen "futbolari mediatiko" baten kasua.
Zure interesekoa izan daiteke
Menopausiarako Terapia Hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea