Aldeetako batek eskatuz gero epaiketak euskaraz egitearen alde agertu da Europako Kontseilua
Europako Kontseilua Hego Euskal Herrian epaiketak euskaraz egin ahal izatea legez bermatzearen alde agertu da, aldeetako batek hala eskatzen badu. Agintariei eskatu die neurriak har ditzatela, eskubide hori gauzatu daitekeela bermatzeko.
Hizkuntzen Europako Gutunari buruz egindako ebaluazio-txostenean, Europako Kontseiluko adituek, oro har, adierazi dute hizkuntza koofizialen babes-sistema "ondo garatuta" dagoela Espainian, eta 2023tik aurrera erabil daitezkeela Kongresuan eta Senatuan.
Baina oraindik konpondu gabeko gaiak ikusten jarraitzen dituzte hezkuntzan —"oso kezkatuta" daude gaztelaniazko gutxieneko eskolak ezartzen dituzten epaiekin—, Justizian, Estatuko Administrazioan zerbitzu publiko batzuetan eta mugaz gaindiko harremanetan.
Justiziari dagokionez, adierazi dute egungo legediak edo horren irakurketak "ez duela bermatzen" auzitegiek prozedurak hizkuntza koofizialetan egingo dituztenik, eta Estatuan daturik ez dagoela onartu arren, "gauza jakina" dela "ia inoiz ez direla erabiltzen" ez saioetan, ez epaietan, ez agirietan edo aldeekiko komunikazioan.
Halaber, Europako adituek gaineratu dutenes, instantzia judizial gehienek "ez diete erantzuten dokumentazioa euskaraz, katalanez edo galegoz jasotzeko eskaerei".
Euskararen kasu zehatzari dagokionez, Kontseiluak neurriak hartzeko eskatu du, aldeetako batek eskatuta Hego Euskal Herrian epaiketak euskaraz egin ahal izatea bermatzeko, eta euskaraz erabili diren prozedura judizialen erregistroa egiteko eskatu du.
Estatuko Administrazioa
Europako Kontseiluak, era berean, hizkuntza koofiziala duten erkidegoetan Estatuko Administrazioaren egoitzetan dagoen egoera kritikatu du, hizkuntza horrekin lan egin ahal izateko ezagutza duten langileen proportzioa "baxuegia delako eta administrazio-testu eta inprimaki asko gaztelaniaz bakarrik daudelako oraindik eskuragarri".
Izan ere, herritarrek Estatuko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan dituen egoitzekin euskaraz jarduteko aukera izan dezaten neurriak hartzeko eskatu du.
Adituek, halaber, gizarte eta osasun zerbitzuetan euskararen erabilera errazteko lan egitea eskatu dute, eta EAEn dagoen euskarazko irakaskuntza tekniko eta profesionaleko prestakuntza-eskaintza areagotzearen alde agertu dira.
Nafarroako zonifikazioa
Gainera, Nafarroaren kasuan, zonifikazioak euskal hizkuntza Foru Erkidegoan erabiltzeko jartzen dituen "oztopoekin bukatzea" eskatu dute. ETB-3ko programazioa Nafarroako eremu euskaldunean "gutxienez" ikusi ahal izateko neurriak hartzea ere eskatu dute.
Ikus-entzunezko sektorea
Europako adituen ustez, telebista- edo irrati-programen eskaintza hizkuntza koofizialetan "oro har, ona" da, baina ez Estatuko telebista publikoan, TVEn, "eskasa" dela uste baitu.
Azkenik, ikus-entzunezko nazioarteko plataformen agerpenarekin erkidego batzuek jada akordioak egin dituzte filmak eta programak bikoizteko, baina Europako Kontseiluak Espainiako Estatuko agintariei ere ahaleginak egin ditzatela eskatu die.
Zure interesekoa izan daiteke
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.