Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko bat hil da Bilboko itsasadarrera erori ostean

Areatzan gertatu da, 01:45 aldera, eta bertaratu diren ertzaintzek salto egin dute uretara, baina ezin izan dute ezer egin. Azkenean, suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua uretatik.

Gizonezko bat hil da goizaldean Bilboko itsasadarrera erori ostean. Areatzan gertatu da, 01:45 aldera, ez dakite zergatik.

Bertaratu diren ertzaintzek salto egin dute uretara, baina ezin izan dute ezer egin. Azkenean, suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua uretatik.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi