Gizakien trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prostituzioan aritzera behartzen zituzten lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen

Gainera, Ertzaintzak gizon bat eta bi emakume atxilotu ditu, sexu-esplotaziorako gizakiekin trafikatzea egotzita.
20241014200718_ertzaintza-operacion_
18:00 - 20:00
Prostituitzera behartutako lau emakume askatu ditu Ertzaintzak Donostian eta Gasteizen

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu eta lau emakume askatu ditu gizakien salerosketaren aurka Araban eta Gipuzkoan egindako operazio batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, agenteek gizon bat atzeman dute Errenterian, eta bi emakume Donostian eta Gasteizen. Bien bitartean, zenbait GKEek biktimak artatu dituzte, Emakunderen protokoloari jarraiki.

Ikerketa apirilean hasi zen. Orduan, zenbait emakumek salatu zuten prostituzioan aritzera behartzen zituztela etxebizitzetan eta festa pribatuetan. Gainera,  arduradunek agiriak eta dirua atxiki zizkietela eta irteerak mugatuta zituztela ere salatu zuten.

Operazioaren baitan, Ertzaintzak bi etxebizita eta ile-apaindegi bat arakatu ditu Arabako hiriburuan, eta etxebizitza bat eta lonja bat Gipuzkoakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mahatsik gabe eta gominolekin: Haurrak protagonista, Basaurik eguerdian 2025ari agur esan dio

Eguerdiko 12:00etan kanpaien hotsarekin 2025ari agur esan diote Basaurin, haurrek urte-aldaketa giro onean eta ordutegi egokian ospatu dezaten. Gauerdira arte itxaron gabe, merkatari elkarteak antolatzen duen festa urtez urte sendotzen doa; gero eta familia gehiagok parte-hartzen dute. Arizgoitiko plazan bildu dira ume eta guraso ugari, jai giroan. Kanpaiekin batera, mahatsak beharrean, 12 gominola jan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X