SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itzali dute bart Arrigorriagako aroztegi batean piztutako sua

Sua 23:00etan piztu zen, Atxukarro industrialdeko aroztegi zahar horretan. Zorionez ordu horretan itxita zegoen lantegia eta ez da inor zauritu. Hamalau orduz jardun dira suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanetan.
20241025092346_sutea-arrigorriagan_
18:00 - 20:00
Zauriturik gabeko sutea Arrigorriagako pabiloi batean

Hamalau orduz garren kontra lanean jardun ostean, ostiral arratsaldean lortu dute, azkenean, bart Arrigorriagako aroztegi zahar batean piztutako sua itzaltzea. 

Sua 23:00etan hasi zen ostegun gauean, Atxukarro industrialdeko aroztegi zahar horretan. Zorionez, ordu horretan itxita zegoen lantegia. 

Lantegiko bigarren solairuan bizi diren bikotea eta bi haur onik atera ziren bertatik, eta horiek eman zuten sutearen berri. Ez da inor zauritu. 

Sua inguruko pabiloietara ez zabaltzeko lanetan aritu dira suhiltzaileak, eta pabiloi bereko beste lokal batzuk kaltetu diren arren, garrak ez dira beste pabilioietara zabaldu.

Material sukoi ugari zeuden pabiloi horren barruan, egurra eta pneumatikoak tartean, baita erregaiak ere. Horregatik jo dute horren luze sua itzaltzeko lanek.

Zure interesekoa izan daiteke

BERRIZ (BIZKAIA), 07/04/2026.-Cientos de personas han tomado parte esta tarde en Berriz en la protesta convocada por el movimiento feminista tras el apuñalamiento sufrido ayer lunes por una mujer a manos de su pareja en una vivienda de la localidad. La víctima, de 38 años, fue agredida con un arma blanca y tuvo que ser trasladada en helicóptero al hospital de Cruces en Barakaldo, mientras que una de las hijas de la pareja también resultó herida, de pronóstico más leve, al tratar de defender a su madre. EFE/ Jon Garai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik atxilotutako gizonak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain

Biktimak, 38 urteko emakumeak, zainketa intentsiboetako unitatean jarraitzen du. Arma zuriz eraso egin zion bikotekideak, familiak duen etxebizitzan bertan, eta lau seme-alaben aurrean. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauri larriekin, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu zuen aitak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X