Gizon bat epaituko dute, Errenterian beste bat hiltzen saiatzea eta ospitalean hiltzeko mehatxua egitea egotzita
Fiskaltzak hamar urteko kartzela-zigorra ezarri nahi dio auzipetuari, biktima sastatu omen zuelako, eta, salatuz gero, "lepoa moztuko" ziola mehatxu egin omen ziolako.
Gipuzkoako Auzitegiak gizon bat epaituko du hilabete honetan, Errenterian, gizaseme bat hiltzen saiatzea eta, ondoren, Donostia Ospitalean osatzen ari zela mehatxu egitea egotzita, erasoa salatu ez zezan. Fiskaltzak hamar urteko espetxe-zigorra eskatu du, giza hilketa saiakera eta justizia administrazioaren aurkako delitua egotzita.
Ministerio Publikoaren behin-behineko akusazioaren idazkiaren arabera, gertakariak 2024ko irailaren 24ko 00:20 aldera izan ziren. Akusatua eta biktima kalean elkartu ziren, eta eztabaida bat hasi zuten, aurrez izandako tira-biren ondorioz. Liskarrak iraun zuen bitartean, auzipetuak beste gizonari eraso egin zion objektu zorrotz batekin, eta hainbat zauri eragin zizkion, toraxean eta besaurrean.
Biktima Donostia Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, eta bertan ingresatu zuten. Ebakuntza egin behar izan zioten, lesioak oso larriak baitziren, eta hiltzeko arriskuan zegoen. Ordu batzuk geroago, Fiskaltzaren arabera, akusatuak hainbat dei egin zizkion zaurituari, gertaerak ez salatzeko, eta mehatxu egin zion "lepoa moztuko" ziola, erasoaren berri emanez gero.
Espetxe zigorraz gain, Ministerio Publikoak sei urteko zaintzapeko askatasuna, urruntzeko agindua, 6.000 euroko isuna eta biktimarentzat 5.623 euroko kalte-ordaina eskatzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera