Eguraldi eguzkitsua izango dugu datorren astean, udaberri itxurako giroarekin
Eguraldi epela eta eguzkitsua izan dugu Euskal Herrian Domu Santuko zubian, eta hala jarraituko du datozen egunetan ere. Tenperatura maximoak 20 ºC-ren bueltan ibili dira gaurko egunean, eta 24 ºC-ra iritsi dira ipar isurialdeko hainbat puntutan.
Bihar, astelehena, hodei gutxirekin hasiko dugu eguna kostaldean, udaberri itxurako giroarekin; tenperatura maximoak, 24 ºC-ren bueltan ibiliko dira bertan. Barnealdean, berriz, zerua hodeitsua egon daiteke, lainogune eta behe-hodeiekin, eta tenperatura maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldetik aurrera hodeiak denean ugarituko dira eta Mediterraneo isurialdeko zenbait tokitan zaparradak bota ditzake, batez ere hego-ekialdean.
Etzi, asteartea, ez da tenperatura aldaketa handirik egongo. Zerua tarteka hodeitsu egongo da; iparraldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira nagusi, eta hegoaldean behe-hodei trinkoagoak agertuko dira. Arratsaldetik aurrera hodeiak gutxituz joango dira, batez ere iparraldean. Hego-haizea ibiliko da, arratsaldean kostaldean brisa.
Asteazken eta ostegunean, eguraldi bertsua egingo du; tenperaturak bere horretan mantenduko dira eta hodeiak gutxituz joango dira.
Ostiralean, berriz, aldaketa espero da; termometroek behera egingo dute lurralde guztian eta euri zaparradak izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Marlaska ministroak dio atxilotuen jatorria argitaratzeak ez duela delitua prebenitzen laguntzen
Ertzaintzak ildo honetan hartutako erabakiaren inguruko iritzia eman du eta jatorriagatik inor ez estigmatizatzearen alde agertu da.
Bengoetxeak azpimarratu du EHUk 192 milioi euro behar dituela inbertsio gehigarrietarako
Joxe Ramon Bengoetxea EHUko errektoreak bere ustez unibertsitate publikoak behar dituen beharrak azaltzen jarraitu du. Asteazken honetan, Eusko Legebiltzarrean izan da, eta azpiegiturak zaharkituta ez geratzeko plan batek 190 milioi euro baino gehiago izan beharko lituzkeela esan du.
Barakaldoko Lasesarre kiroldegia jendez hustu dute, sute baten ondorioz
Suhiltzaileek dagoeneko kontrolpean dute sua, eta lanean jarraitzen dute itzaltzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak udalerrian izandako azken eraso matxista gaitzetsi dute
Bi erakundeek gaitzespen "irmoa" adierazi dute emakume batek jasan duen erasoagatik, eta ostegunean, 12:00etan, Udaletxe plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.
Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra berri bat sortuko du Sorbonako Unibertsitatean
Esther Ferrer artista donostiarraren izena hartuko du katedrak, eta "unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzea" bilatuko du.
Asier Abaunza: "Martzanako zenbait ostalarik ez dute terrazak kentzeko agindua bete nahi izan"
Bilboko Hirigintza zinegotziak azaldu du terrazak kentzeko agindua Kosta Zuzendaritzak ezarri duela. Era berean, ohartarazi du 3.000 eurorainoko zehapenak izan ditzaketela neurria bete ezean, eta gogorarazi du zer kautelazko neurri ezarri agindua eman zutenek erabaki behar dutela.
350 tona gatz prest Iruñean, elurra eta izotza egingo dituelako
Iruñeko Udalak 624 gatz-zaku ditu, ikastetxeen, osasun-zentroen eta kiroldegien esku jartzeko prest, unean uneko beharren arabera.
A-15 autobidea bere onera etorri da, bi orduz itxita egon ondoren Areso parean, kamioi baten istripuagatik
Donostiako noranzkoan egon da itxita autobidea, eta 3-4 kilometroko auto-ilarak sortu dira.
25 urte eta erdiko espetxealdia ezarri diote Bilbon bost gizon hil zituen akusatuari, hilketa batengatik
Herri epaimahai batek erruduntzat jo zuen gizona, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak erruduntzat jotzeko frogak onartu ditu. Gizona antzeko lau hilketagatik ikertzen ari dira.
EHUren premien txostenarekin eztabaida atzera unibertsitate eremura "ekartzea"espero du Bengoetxeak
EHUko errektorearen arabera, 192 milioi euroko inbertsioa "ezinbestekoa" da unibertsitatearen funtsezko zerbitzuen "degradazio atzeraezina" saihesteko.