EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udazken itxura hartuko du aroak asteburuan

Azken egunotako eguraldi argi eta epela atzean utzita, bustitik joango zaigu asteburua, batez ere Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparraldean eta Lapurdin. Tenperaturak behera egingo du, eta maximoak 16-19 °C bueltan kokatuko dira.
Sunbilla, Josetxo Azpeteguiak bidalitako argazki batean.
Sunbilla, Josetxo Azpeteguiak bidalitako argazki batean.

Fronte hotz bat sartuko da gaur gauean, eta azken egunetako giro atsegina ezerezean utziko du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Hori horrela, asteburuan giro goibela izango dugu nagusi, euri eta guzti —ipar-ekialdean eta larunbatean gehienbat— eta termometroak ez dira 20 ºC-ra iritsiko. 

Larunbatean, sasoiari dagokion eguraldia itzuliko da Euskal Herrira. Goizean, hodei dezente agertuko dira eta euria egingo du, batez ere isurialde atlantikoan. Lurraldearen ipar-ekialdean, zaparrada mardulago batzuk bota ditzake goizaldean eta goizean goiz, eta ipar partean, zaparradak botako ditu arratsaldean han-hemenka, baina gainerakoan atertzera egingo du eta ostarteak irekiko dira. Tenperaturak behera egingo du, eta udazkeneko balioetara bueltatuko da: minimoak 10 ºC-tik gora izango dira (Gasteiz eta Iruñea izango dira salbuespena, 6-8 ºC-rekin), eta maximoak 16-19 ºC-ren bueltan errendituko dira. 

Igandea ez da bezperakoa bezain egun euritsua izango, baina busti egingo du, batez ere isurialde atlantikoan. Lurraldearen hegoaldean, aldiz, argiagoa izango da giroa. Lurraldearen ipar-ekialdean, behe-hodei dezente agertuko dira, euria egingo du tarteka, eta baliteke zaparrada mardulagoren bat botatzea. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, eta maximoak larunbatekoen antzekoak (17-18 ºC, asko jota) izango dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali zure argazkiak eta bideoak

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X