Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Uda txikia" azaro betean

Tenperatura maximoak 20 gradura iritsiko dira larunbatean, eta apur bat beherago (17-18 °C) kokatuko dira igandean. Larunbatean, eguzkia izango dugu lagun; igandean, berriz, zerua hodeitsu egongo da eta tantaren bat edo beste bota lezake ipar partean.
20241115201129_amaneceremos-domingo-sin-demasiados-cambios-pero-despues-nubes-bajas-iran-en-aumento-_
18:00 - 20:00
Zer eguraldi egingo du asteburu honetan?

Termometroak 20 gradura iritsita, eta eguzkia eta hego-haizea lagun, "uda txikia" izango dugu udazkeneko asteburu honetan. Zeru aldean, oskarbi egongo da larunbatean, baina igandean lainotzera egingo du, eta zirimiria ere egin dezake isurialde atlantikoan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera. 

Ostiral honek ezarriko du asteburu honen eguraldi joera; izan ere, giro eguzkitsu eta epela izango ditugu nagusi. 

Larunbaterako ez da aldaketarik espero. Iparraldean, giroa eguzkitsua izango da, zerua tarteka hodeitsu egongo den arren, erdi-mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, batez ere egunaren erdialdeko orduetan. Hegoaldean, aldiz, lainotuago egongo dira gainak. Hego-haizearen eraginez, tenperatura maximoak atseginak izango dira urte sasoi honetarako: 19-20 ºC ingurukoak Bilbon, Donostian eta Baionan, eta 15 ºC-koak Gasteizen eta Iruñean. Tenperatura minimoak altuagoak izango dira, baina, halere, barnealdeko zenbait tokitan hotz egingo du egunsentian (Gasteizen, esaterako, 6 gradu izango dituzte).

Igandean, ahuldutako fronte bat sartuko da, eta horrek aldaketa txikiak ekarriko ditu, batez ere isurialde atlantikoan. Eguna eguzkitsu hasiko da, eta goizeko behe-lainoak arin desagertuko dira. Dena dela, goizak aurrera egin ahala, mendebaldetik hasita, hodeiak ugaritu egingo dira eta baliteke zirimiri pixka bat egitea. Hego-osagaiko haizeak norabidea aldatuko du, mendebaldera egingo baitu. Hori dela eta, maximoak apur bat jaitsiko dira isurialde atlantikoan: Bilbo, Donostia eta Baiona 17-18 ºC-rekin geratuko dira. Hegoaldean, ordea, gora egingo dute, eta Gasteizen eta Iruñean 18 ºC-an errendituko dira. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali zure argazkiak eta bideoak

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X