ISTRIPUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

77 urteko ehiztari bat zauritu da Nafarroan, usategi batetik erorita

Ezbeharra 13:40 aldera gertatu da, gizona 5-6 metroko altueratik erori denean.
Helikopteroz eraman dute zauritua Ospitalera. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Helikopteroz eraman dute zauritua Ospitalera. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

77 urteko ehiztari bat zauritu da gaur, larunbata, Petilla Aragoin (Nafarroa), usategi batetik erorita. Politraumatismoak egin ditu, eta pronostiko erreserbatua du.

Ezbeharra 13:40 aldera gertatu da, Paco de la Fuente inguruan, gizona 5-6 metroko altueratik erori denean.

Zangozako suhiltzaileak, erreskate-helikoptero bat, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta helikoptero medikalizatu bat bertaratu dira. Zauritua konorterik gabe eraman dute, helikopteroz, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. Pronostiko erreserbatua du.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X