Eguraldiaren iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eguzkitsua eta epela izango da astea, asteleheneko giro makurraren ondotik

Asteko lehen bi egunetan izango da giro freskoena. Gainerakoetan, 20 gradu inguruan kokatuko dira termometroak, eta oro har eguzkitsu egongo da zerua.
Pobeña
Pobeña. Argazkia: Alberto Zorrilla

Haizea da albiste gaurkoan, baina asteleheneko 06:00etarako bukatuko da abisu horia, eta bolada biziak espero badira ere, azkar igaroko den fronte batek hartuko du lekua biharkoan. Euria eta tenperaturen jaitsiera ekarriko du horrek han-hemenka. Goizaldea epela izango da, baina egunak aurrera egin ahala hoztu egingo da giroa. Termometroak gehienez ere 15 graduren bueltan ibiliko dira.

Astearterako, baina, aldaketa dator berriro. Zeruek argitzera egingo dute. Tenperaturei, ordea, gehixeago kostatuko zaie epeltzea, eta nekez gaindituko dute 15 graduko maila. Gainera, minimoak nabarmen jaitsiko dira eta izotza egin lezake Araban eta Nafarroan.

Asteazkenak udaberri giroa ekarriko du berarekin. Hego-haizea sartuko da Euskal Herri osoan, tenperaturek epeltzera egingo dute (18 graduraino), eta hodeirik ez da ikusiko zeruan.

Ostegun eta ostiralean ere, joera horri eutsiko dio eguraldiak. Egurats epela izango da nonahi: 20 gradu inguru kostaldean eta 14-17 gradu barnealdean.

Badirudi, gainera, asteburuak ere kalean ibiltzeko beta emango duela, iragarpena dagoen horretan geratzen bada behintzat, giro epela baina zertxobait lainotuagoa espero baita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X