TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Migratzaileen Nazioarteko Eguna, Balenciaga ontziola eta Goya sarietarako izendapenak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pertsona migratzaileak Irunen, artxiboko irudi batean
Pertsona migratzaileak Irunen, artxiboko irudi batean. ARtxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Migratzaileen Nazioarteko Eguna: Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diren atzerritar jatorriko biztanleak 298.422 dira, hau da, biztanle guztien % 13,5. Pertsona horien ia erdia Latinoamerikatik etorri da (% 49,8), eta, ia laurdena Afrikatik. Araba da atzerritik etorritako biztanleriaren ehuneko handiena duen lurraldea, biztanleriaren % 11,2, eta, Gipuzkoaren (% 9,9) eta Bizkaiaren (% 9,5) aurretik.

- Balenciaga ontziola: Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak Balenciaga ontziola hartzekodunen konkurtsoan ofizialki sartzea erabaki du. Administratzaile batek konpainia ikuskatuko du orain. Inbertitzaile baten bila dabiltza ontziola salbatzeko. PKF Attest izango da administratzailea, Sestaoko Naval ontziolaren itxiera kudeatu zuen enpresa bera. Balenciaga ontziolaren hartzekodunek 37 milioi euroko zorra dute, eta orain hilabete dute alegazioak aurkezteko. Ontziolak aurrera jarraitu ahal izateko, zorraren zati bat ordainduko duen inbertitzaile bat agertu beharko litzateke, eta epaileak onartzen duen bideragarritasun egitasmo batekin

- Goya sarietarako izendapenak: Espainiako Zinema Akademiak gaur jakinaraziko ditu 2025eko Goya sarietarako izendapenak. Ondoren, izendatuetako batzuek kazetarien aurrean adierazpenak egingo dituzte. Sari banaketa ekitaldia datorren otsailaren 8an egingo da Granadan, lehen aldiz Madriletik kanpo. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X