2024ko Gabonetako loteria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabonetako loteriaren zozketa eitb.eus atarian zuzenean

Eguberrietako loteriaren zozketa izango da igande honetan. Aurten 2.702 milioi euro banatuko dira saritan, hots, iaz baino 112 milioi gehiago
2023ko zozketaren une bat. Argazkia: EFE
2023ko zozketaren une bat. Argazkia: EFE

Gabonetako loteriaren zozketa berezia egingo da abenduaren 22 honetan. 09:00etan hasiko da, ohi bezala, Madrilgo Errege Antzokian, eta eitb.eus atariak zuzenean eskainiko du Gabonetako loteriaren zozketa. Aurten 2.702 milioi euro banatuko dira saritan, hots, iaz baino 112 milioi gehiago.

Sari nagusiak 400.000 euro banatuko ditu dezimo bakoitzeko (4 milioi euro serieko); bigarren saria 125.000 eurokoa da dezimoko, eta hirugarren saria, 50.000 eurokoa. Hiru sariotako bat egokituz gero, % 20 Ogasunari eman beharko diote zortekoek (lehen 40.000 euroak salbuetsita daude). 

Horrez gain, 2 laugarren sari (20.000 euro dezimoko) eta 8 bosgarren sari (6.000 dezimo bakoitzeko) egongo dira.

Sariok arratsaldetik bertatik kobratu ahalko dira, behin egiaztapen guztiak amaituta, baina 2025eko martxoaren 24ra arteko epea dago horretarako. 

eitb.eus atarian zenbaki saridunak kontsultatu ahal izango dira.

Biztanleko gastua

Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak egindako estimazioaren arabera, EAEko herritar bakoitzak 84,33 euro jokatu ditu, batez beste, igande honetako zozketan. Nafarroan, berriz, biztanleko batez besteko gastua 53,38 eurokoa da.

Sari potoloa 38 aldiz egokitu da Euskal Autonomia Erkidegoan. Bizkaia izan da zorionekoena, 21 aldiz jausi baita sari desiratuena bertan; Gipuzkoan 16 bider banatu dute lehen saria, eta Araban, hirutan. Nafarroan, 8 aldiz egokitu da sari nagusia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X