URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipuscuatik Gipuzkoara, mila urteko historia

2025ean mila urte beteko ditu Gipuzkoa hitzak, eta urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte datorren urterako. Horien artean, San Telmo Museoak 'Ipuscua, 1.000 urte' izeneko erakusketa hartuko du, eta lurraldearen lehen erreferentzia idatzia jasotzen duen izkribua erakutsiko da.
Gipuzkoa izenaren lehen erreferentzia idatzia jasotzen duen dokumentua. Argazkia: EFE
Gipuzkoa izenaren lehen erreferentzia idatzia jasotzen duen dokumentua. Argazkia: EFE

Ipuscua. Izen horrekin dago jasota Gipuzkoa lurralde historikoari buruzko lehen erreferentzia idatzia, 1025eko dokumentu batean. Zaragozako Unibertsitateko liburutegian dago gordeta izkribua eta Altzoko Salbatore Deuna eliza dohaintzan Aragoiko San Juan de la Peña Monastegiaren esku utzi zenekoa azaltzen du.

2025ean mila urte beteko ditu, beraz, Gipuzkoa hitzak, eta hainbat ekintza antolatu dituzte erakunde ezberdinek, urteurrena ospatzeko. Besteak beste, Donostiako San Telmo Museoak 'Ipuscua, 1.000 urte' izeneko erakusketa zabalduko du urtarrilaren 18an, eta maiatzaren 11ra arte egongo da ikusgai. Lehen erreferentzia agertzen den dokumentua erakutsiko da bertan.

Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuaren arabera, berebiziko garrantzia du izkribu horrek, Gipuzkoari buruzko dokumentazio idatziaren hasiera eta lurraldearen historia ulertzeko ezinbesteko pieza delako. "Gipuzkoaren historia ez da dokumentu honekin hasten, baina, zalantzarik gabe, gure lurraldearen historia eta garapena ulertzeko giltzarria  da", esan du. Bere hitzetan, 1025eko izkribuan idatzitako Ipuscoa izenak argi erakusten ditu lurraldearen berezitasunak eta balioak.

Ospakizun ekitaldien barruan, Tabakalerak ere argazki erakusketa bat hartuko du datorren urtean, egungo Gipuzkoari buruz gogoeta egitea bilatuko duena. Altzoko Udalak, bere aldetik, datozen egunotan aurkeztuko du urteurrenaren harira antolatutako programa.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X