Itsas Salbamenduak 65 pertsona erreskatatu ditu Hierron eta 76 Balear uharteetan
Itsas Salbamenduak Saharaz hegoaldeko 65 migratzaile zeramatzan kaiuko bat erreskatatu du igande goizean, Hierro uharteko Restinga udalerritik 30 itsas miliara (55,5 kilometro inguru) hegoaldera zegoela propultsiorik gabe geratu ostean.
Mon Frere belaontziak ikusi du ontzia, 08:25 aldera, eta bidaiariak keinuka laguntza eske ari zirela jakinarazi die agintariei.
Itsas Salbamenduak jakitera eman duenez, Tenerifeko zentroak Salvamar Acrux ontzia bidali du, eta abisua eman duen belaontziari bertan geratzeko eskatu dio, kokapena eguneratuta izateko.
10:20 jota zirenean topatu dute kaiukoa, eta itsasoaren egoera ikusita, ontzia atoian eramatea baztertu, eta bidaiariak erreskatatu dituzte, guztiak egoera onean. Denak ontzian zirela, Restingako kaiarantz abiatu da, eta arratsaldeko lehen orduan iritsi dira bertara.
Hori ere zenbatuta, guztira 914 migratzaile erreskatatu dituzte asteburuan (igandeko 11:00ak arte) Kanariar uharteetan 12 ontzitan; Eguberri egunetik, berriz, 2.040 migratzaile iritsi dira Kanariar uharteetara 32 ontzitan.
4 patera iritsi dira gaur Cabrerara eta Formenterara
Guardia Zibilak eta Itsas Salbamenduak guztira 76 pertsona zeramatzaten 4 patera erreskatatu dituzte igandean Cabreran eta Formenteran (Balear uharteak), Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Lehenengo 18 magrebtarrak 04:45ean iritsi dira Formenterako kostaldera, eta, zehazki, Formenterako s'Estufador hondartzara iritsi dira. Horietako lau ospitalera eraman dituzte, hipotermia sintomak baitzituzten.
10:45ean, Saharaz hegoaldeko 21 pertsona zeramatzan ontzi bati lagundu diote itsasoan, Cabrera uhartearen hegoaldean. Bidaiari guztiak, itxura batean, osasun-egoera onean zeuden.
Geroago, 12:30ean, Cabrera hego-ekialdean, lehorrera iritsi nahi zuten 20 magrebtar jaso dituzte beste patera batetik.
Azkenik, beste ontzi txiki bateko 17 migratzaile ere erreskatatu dituzte itsasoan, Formenteratik hego-ekialdera.
Aurten, Balear uharteetara gutxienez 5.777 pertsona iritsi dira 345 pateratan. Iaz 128 ontzi iritsi ziren, 2.278 pertsona guztira.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.