Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du auzitegietan euskara erasotzen ari direla
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du auzitegietan euskararen aurkako erasoak egiten dituztenik, eta esan du epaileek "oso jarrera irekia" dutela euskararekiko. Gainera, pare bat oztopo gainditzen dituztenean, 2025ean epaiketa batzuk "euskara hutsean" egin ahal izango dituztela jakinarazi du.
Bilboko epaileen ordezkariak horixe erantzun du Gorenak lan eskaintza publiko bat euskararen eskakizunagatik errepikatu egin behar dela berretsi ostean.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "esan izan da epaileak antieuskara garela edo euskararen aurka egiten dugula. Hori ez da egia, eta ezin da izan. Ezinezkoa da hori gertatzea, zeren ez gara antolatzen, eta ez da euskararen aurkako erabakiak hartu behar direla dioen agindurik. Ezinezkoa da gertatzea, beste inolako kausaren aurka ezin den moduan".
Bilboko epaile dekanoaren arabera, "interes desberdinak jartzen dira jokoan: euskara babesteko eskubidea eta lanerako eskubidea". "Kasu batzuetan, aipatu ebazpenean bezala, euskara babesteko jartzen diren baldintzak gehiegizkoak dira postu jakin horretarako, eta baldintza hori deuseztatzen da norbaitek aldarrikatu duen lanerako eskubidearen mesedetan", azaldu du.
Aner Uriarterentzat horrelako ebazpenak "normaltasunean" kokatzen dira. "Ez dut inolako erasorik ikusten euskararen aurka, ezta urrik ere", berretsi du.
Epaileak gogorarazi du euskara hizkuntza ofiziala dela EAEn, eta "ahal den neurrian, justizia administrazioarekin euskaraz harremanetan jarri nahi duenari aukera arazorik gabe ematen saiatzen" direla.
Bestalde, Uriartek EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaiketak osorik euskaraz egiteko abian jarriko duen proiektu pilotoa izan du hizpide, eta jakinarazi du bederatzi magistratu daudela "epaiketak euskaraz, itzultzailerik gabe, egiteko prest".
Proiektuak "Bizkaiko Abokatutzaren, ELAren eta beste sindikatu batzuen" laguntza jaso du, eta "Estatuaren Abokatutza ideiaren oso alde dago".
Dena den, aitortu du "bi oztopo" gainditu behar dituztela. Izan ere, "ezin da auzi bat euskaraz egin nahi duen epaile batengana bideratu", prozedura bestelakoa delako.
Horrez gain, auzian parte hartzen duten guztiek jakin behar dute euskaraz, "bestela arazoak sor litezke eta".
Bi oztopo horiek gaindituz gero, "ziurrenik aurten bertan egin ahal izango dira epaiketak euskara hutsean".
Gainera, azpimarratu du magistratu batzuk euskalduntzen jarraitzen dutela, eta epaileen belaunaldi berriek "gehiago menperatzen" dutela euskara. "Epe ertain-luzean egoerak hobera egingo duela aurrera dezaket", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.