EAEk eta Nafarroak ez dute hutsik egin eta Estatuko batez bestekoaren gainetik daude organu-emailetzan
EAEn 121 emaile izan dira 2024an, eta milioi bat pertsonako 54,3ko emaile-tasarekin, Estatuko bataz bestekoaren (52,6) gainetik kokatu da. Estatuko autonomia-erkidegoen zerrendan hamaikagarren postuan kokatu zen iaz, Espainiako Transplanteen Erakunde Nazionalak gaur argitaratu duen 2024ko jarduera-balantzearen arabera.
Osakidetzak emandako datu osagarrien arabera, 2024an, EAEko emaileen heriotzen % 48 istripu zerebrobaskularraren ondorio izan zen. Trafiko-istripuan buruhezurreko kolpeak jasandakoenak, berriz, jaitsi egin ziren aurreko urtetik % 2,7.
Transplanteen jarduerari dagokionez, 2024an 269 pertsonak lortu zuten organo-transplante bat EAEn edo hitzarmenak dituzten beste autonomia-erkidego batzuetan, hau da, 121 pertsonako tasa milioi biztanleko.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak 1979an programari ekin zionetik giltzurruneko 5.000 transplanteetara iritsi da 2024an. Gibeleko transplante-taldeak Estatuko batez bestekoaren gainetik mantentzen du transplante-tasa, emaitza-bikainekin.
Donostia Unibertsitate Ospitaleak, hezur-muinaren transplanterako erreferentzia-zentroa denak, 71 transplante alogeniko egin zituen (ahaidetuak eta ahaidetu gabeak).
Bestalde, Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak giza ehunak biltegiratzen, prozesatzen eta banatzen jarraitzen du, transplanteetara begira. 2024an, 368 kornea eman ziren, eta 73 hezur eta tendoi.
Datu horiekin, Alberto Martinez Osasuneko sailburuak esker ona adierazi die dohaintzak eta transplanteak koordinatzeko prozesu konplexuan inplikatutako profesional guztiei bai eta euskal gizarteari ere, elkartasun eta altruismoan eredugarri izateagatik.
Nafarrak, bigarren eskuzabalenak
Nafarroa, 51 emaile izan dira iaz (2023an 48 izan ziren), eta hirugarren urtez jarraian, milioi biztanleko emaileen tasarik handiena duen Espainiako bigarren erkidegoa da (76,1) da. 51 emaile horiek 145 transplante egin ahal izan dituzte (118 2023an): 42 gibelekoak, 2 bihotzekoak, 94 giltzurrunetakoak, 2 pankreo-giltzurrun transplante konbinatu, eta 5 bi-biriketakoak.
Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, laugarren urtez eta hirugarrenez jarraian, estatu mailan donazio jarduera handiena duen transplantazio gabeko ospitalea da.
Estatu mailako errekor zifrak
Estatuan, oro har, 6.464 transplante egin ziren 2024an, 2023an baino % 10 gehiago, hil ondoren beren organoak eman zituzten 2562 pertsonei esker (qaurreko urtean baino % 9 gehiago). Zifra horiekin Espainiako Estatua da transplantetan lider eztabaidaezina 33 urtez jarraian. Transplante-tasa milioi bat biztanleko 132,8koa izan zen, gaur arte erregistratutako handiena, eta emaileena 52,6koa, Transplanteen Erakunde Nazionalak (ONT) ezarritako 50eko helburua gaindituz, Beatriz Domínguez-Gil zuzendariak eta Monica García Osasun ministroak azaldu dutenez.
Nabarmen hazi dira asistolia kontrolatuan (zirkulazio-arazoengatik taupadarik gabe gelditu eta hiltzat jotzen diren pertsonen) egindako organu-emateak, eta dagoeneko irizpide neurologikoengatik (heriotza entzefalikoan) hil ondoren egindakoak beste dira, izan ere, prozesu guztien % 51 izan ziren, 1.316, 2023an baino % 25 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da.
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.